Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, apirilaren 16an, giro ilun eta freskoarekin jarraituko dugu. Ipar partean lainotuta egongo da eta Kantauri isurialdean tarteka euri txikia egingo du; hegoaldean, berriz, hodeitza ez da horren trinkoa izango, ateri eutsiko dio eta ostarteak zabalduko dira.

Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tarteka zakar samar ibiliko da

Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tarteka zakar samar ibiliko da, bereziki Ebro ondoko eskualdean. Tenperatura maximoak beste pixka bat jaitsi eta 12 eta 15 gradu artekoak izango dira. Hiriburuetan, Baionan 10 gradu espero dira gutxienez eta 14 gehienez, Bilbon 11 gutxienez eta 14 gehienez, Donostian 10 gutxienez eta 14 gehienez, Gasteizen 7 gutxienez eta 11 gehienez, eta Iruñean 8 gutxienez eta 13 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu, eta egunaren bigarren zatian 1,5-2 metrokoak. Itsasgora 12:15ean izango da, eta itsasbehereak 05:38an eta 17:59an. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Euri txikia egingo du han-hemenka, batez ere Kantauri isurialdean

"Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Euri txikia egingo du han-hemenka, batez ere Kantauri isurialdean non zenbait lekutan ertaina egin dezakeen. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperatura gutxi edo nahikoa jaitsiko da", azpimarratu dute Euskalmetetik.