Síguenos en redes sociales:

Euskaldunen hizkuntza; mugarik gabeeta mugaezina

Mugaezin; horrela, mugagabean, dugu 2024ko Araba Euskarazen leloa

Euskaldunen hizkuntza; mugarik gabeeta mugaezinaUtzitakoa

Mugaezin; horrela, mugagabean, dugu 2024ko Araba Euskarazen leloa. Mugarik gabe eta mugaezin irudikatzen dugulako gure hizkuntza. Mugarik gabe, ez bada ortzi-muga, mugarriz mugarri, euskararentzako espazio zabalagok irekiz. Mugarik gabe, euskaraz hezi eta hazi nahi duten guztientzat”.

Nondik dator leloaren helburua eta oinarriak?

Nondik dator leloaren helburua eta oinarriak? Bada, Araba Euskaraz edizioaren antolatzaileek azpimarratu dutenez, “hegomendebaldeko bazterretik ari gara, bazter-herritik, euskarazko hatsa igorriz erdigunera. Baina “erdigunean ere bagaude, eta indar zentripetua eragiten dugu, nafarrak eta errioxarrak, baita etorri berriak ere erakarriz gurera. Gure gogoa, borondatea eta grina ere mugaezinak dira.

Duela berrogeita hamar urte, guraso, irakasle eta ikasle aitzindariek abiatutako ikastola mugimendua guztiz errotuta dago Arabar Errioxan. Urteotan guztiotan lortu dugu eskualde honetan euskaldun eta ia euskaldunak %4 izatetik, %40tik gora izatea. Eta gure gogo, borondate eta grina mugaezinarekin lortuko dugu Arabar Errioxa euskalduna, Euskal Herri euskaldunean. Su planetak eta Gar izarrak erakusten digute bidea, Lurretik 26 argi-urtera. Euskara unibertsala baita!”.

Logotipoa infinituaren ideian inspiratuta dago

Logotipoa infinituaren ideian inspiratuta dago eta Arabako lurraldeko zortzi ikastolen arteko lankidetza sinbolizatzen du. Diseinu honen funtsezko elementuak hauek dira: Forma nagusia (logotipoak betikotasuna eta etengabeko mugimendua adierazten duen forma espirala aurkezten du, etengabeko bidaiaren eta denboraren jarioaren ideia gogora ekarriz), ekilore-petaloak “espirala harmoniatsu konbinatzen da espirala inguratzen duten zortzi petaloekin.

Petalo horietako bakoitzak Arabako zortzi ikastoletako bat irudikatzen du. Petaloak hazkundearen, aniztasunaren eta lankidetzaren sinbolo dira, elkarrekin osotasun harmoniatsua eta bateratua osatzen baitute), kolore horia (logotipoan nagusi den kolorea horia da, ekilorearen ezaugarria dena. Kolore honek argia, energia eta bizitasuna sinbolizatzen ditu. Gainera, ekilorea Arabako paisaiaren landare enblematiko bat da, eta komunitatearekin eta lurraldearekin lotura berezia ezartzen du).

Diseinua

Ekainetik hona lanean aritu gara, Araba Euskaraz urtea diseinatu asmoz, eta dagoeneko zirriborratu dugu urtean zehar egingo dugun eskaintza. Halere, oraindik datak jartzea falta zaigu, eta zenbait ekitaldiren behin betiko diseinua amaitzea ere. Horregatik, gaur ez dizkizuegu aurreratuko urte osorako egin dugun plangintza. Aurreratuko dizuegu, hori bai, iaz bezala hainbat ekimen izango direla Arabako lurralde osoan, iaz bezala, aurten ere Araba Euskaraz lurralde osora hedatu nahi dugulako, eta Araba Euskaraz eguna izango da urte osoari amaiera emateko jaia”.

Araba Euskaraz ez da egun bakarreko jaia. Araba Euskaraz eguna ekainaren 16an ospatutzen den arren, “egiazki Araba Euskaraz urteaz mintzatu beharko ginateke”. Izan ere, “Araba Euskaraz gure lurraldeko bazter guztietara eramango dugu aurten ere, eskualde bakoitzean urtean zehar antolatuko ditugun ekimen desberdinen bitartez. Urte osoko lana aurreikusten dugu, beraz, eta Araba Euskaraz eguna urte osoari bukaera ematen dion jai eguna izango da”.

“Ikastola guztion artean egingo dugun auzolan honi esker, ikastolen proiektuak ezagutarazi eta bultzatu nahi ditugu"

“Ikastola guztion artean egingo dugun auzolan honi esker, ikastolen proiektuak ezagutarazi eta bultzatu nahi ditugu. Baina, era berean, euskarari eta euskal kulturari agertoki handi bat eskaini nahi diegu. Ikastolek bezalaxe, euskarak behar duelako Araba Euskarazen bozgorailua; euskal kulturak behar duelako Araba Euskarazen agertokia; eta

arabarrok ere behar dugulako Araba Euskarazen topagunea”.

“Guztion lana, guztion konpromisoa, ikastolen mugimenduarekiko, Arabarekiko, euskararekiko eta euskal kulturarekiko. Guztion lana eta esfortzua, ikastolen proiektuak aurrera ateratzeko. Urte honetako Araba Euskarazen antolaketarekin Oiongo San Bizente ikastola lagundu nahi dugu”, gogorarazi dute.