Gipuzkoako Aldundiak N-1 eta A-15 errepideak integratzeko Hobekuntza Plan Integrala aurkeztu die herritarrei Andoainen
Saioan, jarduketa programa osatzen duten esku hartze guztien berri eman da
Gipuzkoako Foru Aldundiak N-1 eta A-15 errepideak Andoainen integratzeko Hobekuntza Plan Integrala herritarrei aurkezteko bilera informatiboa egin du herriko Bastero Kulturgunean. Eider Mendoza diputatu nagusiak, Felix Urkola Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako foru diputatuak eta saileko arduradun teknikoek parte hartu dute topaketan eta planaren edukia, proiektuen egoera eta hura garatzeko aurreikusitako hurrengo urratsak azaldu dizkiete bertaratutakoei.
Foru erakundeak jakinarazi duenez, saioan, jarduketa programa osatzen duten esku hartze guztien berri eman da, Bazkardotik Sorabillara artekoak. Horien artean nabarmentzen dira Bazkardoko lazo lotunea, Mimendi parean N-1 errepidearen gaineko estaldura eraikitzea, bide konexio berriak garatzea udalerriko barne mugikortasuna hobetzeko, Allurraldeko kurba leuntzea segurtasuna indartzeko, azpiegituraren inpaktu akustikoa murrizteko jarduketak eta Sorabillako bide txirikordatzea berrantolatzea. Aldundiak aurreikusi du 150 milioi euro baino gehiago inbertitzea plana gauzatzeko.
Eider Mendoza diputatu nagusiaren hitzetan, "Gipuzkoan dugun trafiko arazo handienetako bati behin betiko irtenbidea emateko proiektu baten aurrean gaude. Mugikortasuna eta bide segurtasuna hobetzeaz gain, errepideak hainbat hamarkadatan Andoainen eta inguruko auzoetan sortu dituen arazoei erantzuten die, azpiegitura udalerrian integratzeko eta bizilagunen bizi kalitatea hobetzeko benetako irtenbideak eskainiz".
"Plan honek trafikorako irtenbideak eta espazio publikoa berreskuratzen, zarata murrizten eta auzoen arteko konektibitatea hobetzen duten jarduerak uztartzen ditu", gaineratu du.
Felix Urkolak planaren garapenaren aurreikuspenak eta hurrengo urratsak azaldu ditu, lehen lizitazioak berriki aktibatu eta jarduera programa gauzatzen hasteko aukera emango duten proiektuetako batzuk jendaurrean jarri ondoren.
Horrela, une honetan, Bazkardoko lotunearen proiektua eta N-1-445 adarrean, Sorabillan, biribilgune berri bat eraikitzeko proiektua jendaurrean daude. Era berean, hobekuntza planean jasotako zenbait jarduketa osagarriri dagozkien proiektuak idazteko lizitazioa egin du foru erakundeak.
Temas
Más en Sociedad
-
Ascienden a 27 las asesinadas por violencia machista tras confirmar Igualdad dos casos en Alicante y Málaga
-
Osakidetza detecta por primera vez un caso de atrofia muscular espinal gracias al cribado neonatal
-
Casi 3.500 familias solicitan las ayudas a la crianza del Gobierno Vasco
-
La factura de San Fermín: el dinero que gastan realmente quienes viven la fiesta