Euskal Herriko dantzari gazteak Lakuntzan bilduko dira asteburuan Gazteen Dantza Topaketan
Euskal Herri osoko dantzari gazteak bilduko ditu dantza, elkarbizitza eta hausnarketa uztartuko dituen asteburuan
Euskal Dantzarien Biltzarrak 2026ko Gazteen Dantza Topaketa egingo du Lakuntzan (Nafarroa) ostiraletik igandera, ekainaren 26tik 28ra, eta Euskal Herri osoko dantzari gazteak bilduko ditu dantza, elkarbizitza eta hausnarketa uztartuko dituen asteburuan.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, antolakuntzak jakinarazi duenez, Gazteen Dantza Topaketa "ez da emanaldi bat, dantzari gazteek elkar ezagutzeko, harremanak sendotzeko eta euskal dantzen inguruan hausnartzeko topagunea" baizik. Urtez urte sendotzen joan den proiektua da, eta belaunaldi erreleboa, komunitatea eta kidetasun sentimendua ditu ardatz.
Aurtengo edizioa hasteko ekitaldia ostiralean egingo da, 19:30ean, Lakuntzan bertan, eta asteburuan zehar, parte hartzaileek hainbat jarduera egingo dituzte, besteak bestem tailerrak, hausnarketa dinamikak, txokoak, kalejira eta dantzaren bueltako bestelako ekintzak.
GAZTEEN DANTZA TOPAKETAREN HELBURUA
ildo beretik jarraituz, bertatik gaineratu duten bezala, Gazteen Dantza Topaketaren helburua da dantzari gazteek "beren lekua sentitzea, beste talde eta herrialde batzuetako gazteekin loturak sortzea, eta euskal dantzen barruan etorkizuna eraikitzen jarraitzea", azpimarratu dute.
Euskal Dantzarien Biltzarra 1965ean sortu zen, Euskal Herriko dantza, musika eta ohiturak mantendu, berreskuratu eta zabaltzeko helburuarekin. Diru irabazi asmorik gabeko elkarte soziokulturala da, eta euskal dantzak sustatu eta babesteko helburua du, ondorioztatu dute azkenik antolakuntzatik prentsa ohar baten bitartez.
Temas
Más en Sociedad
-
Convocan ayudas por 300.000 euros a entidades que trabajen en Euskadi en prevención y control de ITS
-
Fallece una niña de 3 años ahogada en una piscina en la localidad malagueña de Cártama
-
Cerca del 60 % de los vídeos que TikTok muestra a los nuevos usuarios están generados por IA
-
Edad mínima de 15 años y casco obligatorio: las nuevas reglas para los patinetes eléctricos