Vital Fundazioak Arabako ehun urtetik gorako saltokiak omenduko ditu
Ekitaldia ekainaren 22an izango da, 20:30ean, Arkabia aretoan, eta joan nahi dutenek lekua erreserba dezakete www.fundacionvital.eus webgunean, aretoa bete arte
Vital Fundazioak omenaldia egingo die oraindik ere jarduerari eusten dioten Arabako ehun urtetik gorako saltoki guztiei, bere 175. urteurrenaren ospakizunean. Ekitaldi "hunkigarria" Arkabia aretoan izango da, Gasteizen, ekainaren 22an, eta hiriburuko zein lurralde osoko ehun urtetik gorako 22 saltoki omenduko dira.
"Beren ibilbideengatik eta lurralde osoko nahiz hiriburuko bizitza sozialari eta ekonomikoari egindako ekarpenagatik, Vital Fundazioaren esker ona, miresmena eta errespetua" sinbolizatzen duten saria jasoko dute, Jon Urresti Vital Fundazioko presidenteak nabarmendu duenez.
Gertuko zerbitzua ematen duen horrelako saltokiek ehun urteko muga jardunean gainditzeak atzean duen jakitun, Vital Fundazioak "sektorearen hausnarketarako gune" ere bihurtu nahi du topaketa. Sariak banatu aurretik, ehun urtetik gorako tokiko saltokietako ordezkariek mahai inguru bat egingo dute, unean uneko gakoak eta etorkizunerako aukerak aztertzeko.
Omenduko diren 22 saltokiak honako hauek dira: Eguía kafeak, Elcid oinetakoak, Canuto sarraila denda, Círculo Vitoriano, Goya konfiturak, Ferreiro aizto denda, El Globo, Puente farmazia, Zulueta farmazia, Mendia Optika, Nalda gozotegia, Junguitu ehunak, Moreno oinetakoak, Moraita gaztandegia, Carlota urdaitegia, Sosoaga gozotegia, La Vitoriana okindegia, Victofer artisau kontserbak, Pinedo jantzigintza, Katxarritos Jauregui, Coello aizto denda eta Roiz oinetakoak.
Ekitaldia ekainaren 22an izango da, 20:30ean, Arkabia aretoan, eta joan nahi dutenek lekua erreserba dezakete www.fundacionvital.eus webgunean, aretoa bete arte.
Temas
Más en Sociedad
-
La Fiscalía ofrece retirar la pena de prisión a Raúl Asencio si pide perdón a las víctimas del vídeo sexual
-
La Comisión Europea publica un Código de Buenas Prácticas para etiquetar contenidos generados por IA
-
Más de cuatro millones de niños viven en el Estado bajo una amenaza climática múltiple
-
El Gobierno Vasco pide a la EHU que garantice un proceso justo y equitativo por la polémica de la PAU