Bilboko Udal Musika Bandak 'Dantza aireak' kontzertua eskainiko du ostiralean Areatzako Kioskoan
Txaber Fernandez euskal musika zuzendaritzaren izen nabarmenetako bat da
Bilboko Udal Musika Bandak Dantza aireak izenburuko kontzertua eskainiko du ostiralean, ekainaren 12an, Udal Banden Udaberriko Denboraldiaren baitan, Bizkaiko hiriburuko Areatzako Kioskoan. Txaber Fernandez bilbotarraren zuzendaritzapean, bandak kultura eta tradizio desberdinetan dantzaren bidez murgiltzera gonbidatuko du publikoa, "munduko musika hizkuntzen aberastasuna eta aniztasuna balioan jarriz".
Musika bandaren arduradunek jakinarazi dutenez, saioa 19:00etan hasiko da, Jesus Guridiren Amayaren Ezpata-dantza ospetsuarekin, eta ondoren, herrialde ezberdinetako herri tradizioetan inspiratutako lanak entzungo dira: Franco Cesariniren Cossack Folk Dances, Roland Barretten Arabian Dances, Jan Van der Roosten Puszta, Robert W. Smithen Ireland: Of Legend & Lore eta Percy Graingerren Country Gardens.
Egitarua Alfred Reeden Second Suite for Band obra bizi eta koloretsuarekin amaituko da; partiturak son montunoa, tangoa, guaratxa eta pasodoblea uztartzen ditu, "Latinoamerikako musikaren ospakizun bikain batean".
Txaber Fernandez euskal musika zuzendaritzaren izen nabarmenetako bat da. Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioan eta Musikene Ikastegian egin zituen ikasketak, eta bere ibilbidean hainbat orkestra, ensemble eta abesbatzekin lan egin du. Horrez gain, jardun pedagogiko oparoa garatu du urteotan.
Bilboko Udal Banden Udaberriko Denboraldia ekainaren 23an amaituko da, Gure folklorea kontzertuarekin. Iñaki Urkizuren zuzendaritzapean, Bilboko Udal Txistulari Bandaren eta Olaeta Ballet Elkartearen parte hartzea izango du, euskal musika eta dantza tradizionalari omenaldia egiteko.
Temas
Más en Sociedad
-
Indemnizan con un millón de euros a un paciente que quedó parapléjico tras una operación en Ciudad Real
-
Prisión para un reincidente por agredir sexualmente a un menor de 14 años en Jerez
-
Reunión clave entre las comunidades y el Ministerio Sanidad en torno al Estatuto Marco en un clima tensionado
-
León XIV dedicará su segunda jornada en Barcelona a Montserrat y la Sagrada Familia