Kontseiluak babesa adierazi dio maiatzaren 9an sindikatu euskaltzaleek Bilbon deitutako manifestazioari
Euskalgintzaren Kontseiluak babesa adierazi dio ELA, LAB eta Steilas sindikatuek 'Euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidearen alde' lelopean maiatzaren 9rako Bilbon deitu duten manifestazioari, eta herritar guztiei dei egin die bertan parte hartzera
Euskalgintzaren Kontseiluak babesa adierazi dio ELA, LAB eta Steilas sindikatuek 'Euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidearen alde' lelopean maiatzaren 9rako Bilbon deitu duten manifestazioari, eta herritar guztiei dei egin die bertan parte hartzera.
Era berean, Kontseiluak bat egin du euskararen erabateko ofizialtasun beharrarekin eta enplegu publikoan gaztelania eta euskara parekatzeko aldarrikapenarekin, euskararen normalizazioaren eta herritar guztion hizkuntza eskubideen berme.
Kontseilutik jakinarazi dutenez, sindikatuen manifestazioa Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Enplegu Publikoaren Legearen aldaketa Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzen ari den momentuan dator, "administrazioaren euskalduntzearen kontra azken urteetan auzitegietatik eta beste estamentu batzuetatik abiatutako oldarraldi antolatuari eta legediaren berrinterpretazio murriztaileen bidez eragindako euskararen desofizializazio prozesuari erantzunez".
Izan ere, gogorarazi dutenez, euskalgintzak, sindikatuek eta gizarte eragileek "sarritan salatu dituzte hizkuntza politika erabakitzeko, baldintzatzeko eta oztopatzeko eskumena bereganatzeko botere judizialaren saiakerak, besteak beste, lan deialdi publikoetan gutxienekoa zen derrigortasun indizea gehienezko bilakatuz, hainbat egonkortze prozesutan euskara ezagutzeko beharra ezabatuz zein, Udal Legearen aurkako sententziarekin, udalerri euskaldunek euskara lehenestea edota euskaraz funtzionatzea oztopatuz".
Horrela, Kontseiluak alderdi euskaltzaleei eskatu die Eusko Legebiltzarrean aurrera eramaten ari den eztabaidaren emaitza euskara eskakizuna gutxienez gaztelaniaren maila berean jartzea izan dadila, eta langile publiko guztiek euskararen ezagutza izango dutela bermatzeko adostasun bat erdietsi dezatela.
Horretarako, "euskaraz bizitzea posible egingo duen arkitektura juridiko berri bat" aldarrikatu du, eta gogora ekarri du duela urte batzuk Kontseiluak, ELAk eta LABek EAEko sektore publikoa 15 urtean euskalduntzeko aurkeztu zuten proposamen adostua.
Temas
Más en Sociedad
-
Resuelve en 80 minutos con IA un problema matemático no solucionado en 60 años
-
Detenido en Asturias un vecino de Bizkaia con varias bolsas de cocaína, speed y viagra en el coche que conducía
-
Detenido un hombre en Donostia tras intentar estrangular a su pareja
-
Arzak denuncia la suplantación de su marca para realizar estafas en reservas online