Síguenos en redes sociales:

Donostiako Kontadores gazte zentroak 87 plaza eskainiko ditu udaberrian zazpi laborategi kulturaletan

Donostiako Kontadores gazte zentroak hainbat ikastaro antolatu ditu martxoa eta ekaina bitartean, eta 87 plaza eskainiko ditu zazpi laborategi kulturaletan banatuta

Donostiako Kontadores gazte zentroak 87 plaza eskainiko ditu udaberrian zazpi laborategi kulturaletanUtzitakoa

Donostiako Kontadores gazte zentroak hainbat ikastaro antolatu ditu martxoa eta ekaina bitartean, eta 87 plaza eskainiko ditu zazpi laborategi kulturaletan banatuta. Gazteen interes, behar eta zaletasunetan oinarrituta egin da eskaintza, "haien poltsikora egokitutako prezioekin". Era berean, gizarte laguntzaren bat jasotzen duten familiek %15eko murrizketa izango dute tarifan.

Donostiako Udaletik jakinarazi dutenez, udaberriko eskaintzan sorkuntza artistikoari eskainitako laborategiak nabarmentzen dira, eta horrela, dantza, literatur sorkuntza, antzerkia, musika eta autoedizioaren inguruko proposamenak bildu dira.

"Elkarrekin eta gozamenetik aritzeko espazioak izango dira, zentzumenetatik ikasteko eta gaitasunak zabaltzeko. Gazteak mugimendutik, sormenetik eta euren ongizatetik erlazionatzeko espazioak sortzea da helburua. Laborategietan zehar, nork bere burua ezagutzeko, taldean gozatzeko eta sormen prozesuak partekatzeko aukera izango dute parte hartzaileek", azaldu dute.

Bada, 'Dancehall', 'Heels', 'Antzerki inprobisatua', 'DJ', 'Fanzine tailerra', 'Zeramika mobida: Lorategia' eta 'Poesia Oholtzan' lantegiak antolatu dira. Orokorrean, 18 eta 30 urte arteko gazteei zuzenduta daude, eta Donostian erroldatutako gazteek lehentasuna dute; toki librerik geratzen bada, 18 urtetik beherakoek eta 30 urtetik gorakoek parte hartzeko aukera izango dute, haien parte hartzea egokitzat jotzen bada. Izen-ematea www.kontadores.eus webgunean egin daiteke, ondorioztatu dutenez bertatik prentsa ohar baten bitartez.