Bizkaiko Aldundiak 915.415 euro inbertituko ditu Gamiz-Fikako Ergoiengo herrigunean biribilgunea egiteko
Bizkaiko Foru Aldundiak BI-3102 eta BI-3104 errepideen lotura hobetzeko eraikuntza proiektua onetsi du ostegun honetan eta biribilgunea egingo du Gamiz-Fikako Ergoiengo herrigunean. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 915.415,71 eurokoa da, sei hilabeteko egikaritze epearekin, eta, aaurreikuspenen arabera, lanak urte amaieran hasiko dira, Gamiz-Fikan izapidetzen ari diren hirigintzako plangintzaren aldaketa amaitutakoan.
Foru erakundeko arduradunek jakinarazi dutenez, jarduketaren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak "errepideen foru sarea nahiz bide segurtasuna hobetzeko duen konpromisoa" berretsi du, lurralde historikoko landa ingurunean "mugikortasun seguruagoa eta irisgarriagoa" bermatzeko.
Eraikuntza proiektuak barne hartzen du bost adarreko biribilgune bat sortzea. 35 metroko kanpoko diametroa izango du, eta errei bakarreko galtzada, 6,8 metroko zabalerarekin. Gainera, %2,5eko malda egongo da bidean BI-3104 errepiderantz, obra lursailean dauden desnibeletara egokitzeko.
Azpiegitura berriak konektatuko du BI-3102 errepidearekin (Mungia eta Larrabetzurako norabidean), BI-3104 errepidearekin, Olagorta auzoko sarbidearekin eta Elixardiko sarbidearekin. Horrela, inguruko trafikoaren segurtasuna eta arintasuna hobetuko dira.
Horrez gain, proiektuak barne hartzen ditu oinezkoentzako ibilbideak, eta espaloi perimetralak jarriko dira biribilgune osoan, bai eta oinezkoen pasabide berriak egin ere, oinezkoen segurtasuna eta konektibitatea indartze aldera.
Azkenik, BI-3102 errepidean dagoen oinezkoen pasabide goratua lekualdatu eta azpiegitura berritik gertuago jarriko da, optimizatu nahi baita horren eginkizun bikoitza: oinezkoen zirkulazioa ahalbidetzea, batetik, eta errepideko zirkulazioa moteltzen laguntzea, bestetik.
Temas
Más en Sociedad
-
La Policía Nacional detiene en Getafe al fugitivo y líder de la banda colombiana 'Los Shottas'
-
Barakaldoko 10K lasterketa jokatuko da martxoaren 1ean eta dagoeneko 1.100 izen-emate izan ditu
-
Alertan de la presencia de sulfitos sin incluir en el etiquetado en lotes de seis salsas de la marca Martínez
-
Citas a ciegas 2.0: cuando tu pareja no es un humano sino una IA