Bilboko Udalak 9 eta 17 urte arteko gazteak animatu ditu 'Ardi Baltzak-Harrapazank' talentu lehiaketan parte hartzera
Bilboko Udalak Ardi Baltzak-Harrapazank talentu lehiaketa jarri du martxan, 9 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta, eta izena emateko epea ireki du martxoaren 3ra arte bilbao.eus webgunean. Ekimenaren bidez, gazteek beren talentua erakusteko aukera izango dute, banaka zein taldeka parte hartuz.
Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez, Harrapazank udal programak 20 urte baino gehiago daramatza hiriko gazteen artean euskararen erabilera sustatzen. Helburua da euskara esperientzia positibo eta gozagarriekin identifika dezatela, horrela euskararen inguruko motibazioa eta erabilera areagotzeko. Zeharkako helburuak ere lantzen dira, genero berdintasuna, pertsonen integrazioa eta osasunaren arloko prebentzioa sustatze aldera.
Aurten, 'Ardi baltzak-Harrapazank' lehiaketa hiru kategoriatara zabaldu da, adina kontuan hartuta: Kide, 9-11 urtekoentzat, Junior, 12-14 urtekoentzat, eta Master, 15-17 urtekoentzat. Kategoria bakoitzeko sari hauek emango dira: 300 euro talde edo pertsona irabazleari eta 200 euro bigarren postuan geratzen den taldeari edo pertsonari. Gainera, ikus-entzuleek emandako saria egongo da, 100 eurokoa. Sariak, guztira, 1.600 eurokoak izango dira, eta Bilboko dendetan trukatu ahal izango dira.
Bilboko 9 eta 17 urte bitarteko gazteek beren talentua erakusteko aukera izango dute (abestu, dantza, magia eta abar), eta banaka zein taldeka parte hartu ahal izango dute. Antolatu diren zuzeneko castingetan parte hartu beharko dute, lehenik eta behin. Lehen urrats hori gaindituta, haien talentua garatzeko eskola bat jasoko dute. Finalerako sailkatzen direnek adituen tutorizazioak izango dituzte finalean aurkeztuko duten ikuskizuna hobetzeko. Lehiaketaren finala maiatzaren 23an izango da, Bilborock aretoan.
Temas
Más en Sociedad
-
León XIV insta a las mafias a acabar de manera urgente con el tráfico de migrantes
-
Uxue Morgado 19 urteko barakaldarrak irabazi du Barakaldoko 2026ko Karmen jaietako kartel lehiaketa
-
El papa regresa a Roma en el Falcon que le ha ofrecido el rey
-
Reto solidario: Monte Urko, emotivo e inclusivo III Memorial Javi Alberdi