AP-8 autobidea itxita dago 3,5 tona baino gehiagoko kamioientzat mugaren parean Irunen (Gipuzoa), Iparraldera bidean, ostiral honetako 06:30etik, nekazarien protestak direla eta.

Eusko Jaurlaritzako iturriek jakinarazi dutenez, Frantziako Estatuko agintariek erabaki dute biriatuko ordainlekua bi noranzkoetran ixtea ostiral honetako lehen orduetatik 3.500 kilotik gorako kamioientzat laborariek deitutako protesten ondorioz.

Era berean, A-63 autobidea moztuta dago Hiriburun, Baionatik gertu, bai eta Somport autobidea ere. Hori dela eta, Iparralderantz doazen kamioi gidariei gomendatu diete Le Perthusetik gurutatzeko muga.

Bidegiko eta Ertzaintzaren Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitateko langileek zainketa lanak egin eta segurtasun neurriak hartu dituzte zirkulazioari ahalik eta kalte gutxien eragiteko. Era berean, Eusko Jaurlaritzak informazioa emango du mezularitza aldakorreko panelen, www.trafikoa.euskadi.eus webgunearen, X sare sozialeko @trafikoaEJGV profilaren eta 011 telefonoaren bidez (24 orduko arreta).

BESTE GAI BATZUK

Bestalde, AIE espainiar erakundeak (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la Música) antolatzen duen Artistas en Ruta estatu mailako zirkuituak 2026. urteko lehenengo seihilekoan zuzeneko kontzertuak eskainiko dituzten euskal taldeak iragarri ditu: Izaki Gardenak, Marte Lasarte eta Süne.

Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, Artistas en Ruta zuzeneko musika indartzeko eta talentu berriak publikoari hurbiltzeko programa bat da, estatu mailako zuzeneko musika aretoetan emanaldien zirkuitu baten bidez. Etxepare Institituak programa babesten du urtero egiten diren bi deialdietan euskal musikarien presentzia bermatzeko.

Gaur egun ezagunak diren hainbat euskal talde edo bakarlarik parte hartu dute orain arte zirkuituan, hala nola Hilario Rodeiro, Mirua, Silitia, Mikel Azpiroz, Nakar, Rüdiger, TOC, Aldakan, Capsula, Ezezez, J Martina, Amorante, Hofe x 4:40, Merina Gris, Neomak, Airu, Kulto Kultibo, Verde Prato, Amak, Lukiek, Ezpalak, Bulego, Idoia, Dupla, Olatz Salvador edo Zetak.