Euskal Telebistak 2025 urtea agurtu eta 2026ari ongietorria emateko prestatutako programazioarekin 757.000 lagunek egin dute bat, uneren batean, iaz baino 63.000 lagun gehiagok.
Urtarrilaren 31n, Imanol Pradales lehendakariaren urte zaharreko telebista mezua lider izan da bere ordutegian ETB2n, %20,8ko audientziarekin; 2003tik eskuratzen duen audientzia-zatirik altuena izan da.
Bi kateetan, bataz beste, 151.000 lagunek egin dute bat Donostiako Miramar Jauregitik eskainitako mezuarekin. Gasteizen ETBk prestatutako Gabon Zaharreko kanpaien festa handiak, orotara, ETB1en eta ETB2n, 350.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu dute eta %17,8ko audientzia, iaz baino ia 5 puntu gehiago.
640.000 LAGUNEK AUKERATU DUTE EGUNERO ETB
ETB2n, nabarmena, "Vaya Semanita" saio bereziak izandako harrera ona, baita ondoren eskainitako "Ura Bere Bidean. Bizkaia" emanaldiarena ere. Hain zuzen, musika jaialdi handiak 300.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du.
ETB1en, berriz, kanpaien ondoren "Biba 2026" euskal taldeen partaidetza izan duen tartea euskaldunen artean %14,2ra iritsi da eta 160.000 lagunek jarraitu dute.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, bertatik azpimarratu duten bezala, 2025ean EITB taldeko telebistek %11,7ko audientziarekin itxi dute urtea. Halaber, 640.000 lagunek aukeratu dute egunero ETB, bataz beste. Gainera, ETB2, abenduan, bigarren telebista kanal ikusiena izan da %8,9ko audientziarekin. Albistegietan erabateko lider izanda amaitu du ETBk urtea, %23,5ko datuarekin.