Guggenheim Bilbao Museoak 1.305.003 bisitari izan ditu pasadan urtean, 2024. urtean baino 3.660 gehiago. Maiatza, ekaina eta uztaila inoizko hilabeterik onenak izan dira, eta horri esker aurtengo uda Museoaren historiako bigarren udarik onena izan da, 2023. urtekoaren atzetik.
Jatorri geografikoa kontuan hartuta, atzerritarren ehunekoa handitu egin da aurreko urtearen aldean (guztizkoaren % 69 izan dira), batez ere Frantziatik (% 15), Alemaniatik (% 9), Britainia Handitik (% 9), Estatu Batuetatik (% 6) eta Italiatik (% 5) etorritakoena.
Euskal Autonomia Erkidegoko publikoa % 10 izan da, eta Estatuko gainerako herrialdeetako bisitarien ehunekoa, berriz, % 21. Aurreko urteetan bezala, Katalunia (% 4) eta Madril (% 4) nabarmendu dira.
2025ean Museoak publikoarentzat izan duen interes-gune nagusia programazio artistikoa izan da, zeina anbizio handikoa eta askotarikoa izan baita. Ildo horretan, otsaila eta ekaina bitartean 354.872 pertsonak bisitatu dute Tarsila do Amaral erakusketa; eta otsaila eta maiatza bitartea ikusgai egondako Budapesteko paper gaineko maisulanak erakusketa, berriz, 340.043 pertsonak bisitatu dute.
Partner gisa 1OF1, partner teknologiko gisa Euskaltel eta laguntzaile gisa Google Cloud izan zituen in situ: Refik Anadol erakusketak 891.460 pertsona bildu ditu martxotik urrira bitartean, eta, horrenbestez, Museoko erakusketarik ikusiena izan da bisitari kopuruari dagokionez.
Apirila eta iraila bitartean, aldiz, 810.145 pertsonak gozatu ahal izan dute BBVA Fundazioak babestutako Helen Frankenthaler: Araurik gabe margotzen erakustaldiaz, hau da, Museoak orain arte antolatu duen bosgarren erakusketarik ikusienaz.
BESTE DATU BATZUK
Film & Video programaren baitan aurkeztutako Vito Acconci / Sergio Prego. YOU instalazioa 750.233 pertsonak ikusi dute apirila eta iraila bitartean; eta 657.086 pertsonak gozatu ahal izan dute Occident etxeak babestutako Barbara Kruger erakusketaz.
Bestalde, urrian inauguratu zenetik, 201.589 pertsonak ikusi dute Maria Helena Vieira da Silva: Espazioaren anatomia. Azkenik, aipatzekoa da 2025ean Museora hurreratu diren 1.305.003 bisitariek aukera izan dutela BBK Banku-fundazioak babestutako Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak erakustaldiez gozatzeko.
Eremu digitalean, guggenheim-bilbao.eus webguneak guztira 2.722.205 bisita eta 10.341.267 orrialde-ikustaldi izan ditu 2025ean. Sare sozialetan, berriz, Museoak bere komunitatea eta eragina handitzen jarraitu du: 899.546 jarraitzaile ditu Instagramen, 339.065 X sarean -Twitter ohian- eta 394.558 Facebooken.