Urtarrilaren 7an Elgoibar eta Tolosako anbulantzia zerbitzua publikoa izango da erabat
Osakidetzak zerbitzu horri lotutako profesionalak subrogatuko ditu, eta profesional horiek zerbitzu publiko hori ematen jarraituko dute
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Osakidetza Ambulancias Gipuzkoa enpresarekin eta bertako langileekin bildu dira, eta 2026ko urtarrilaren 7tik aurrera anbulantzia medikalizatuen zerbitzua guztiz publifikatuta eskaintzen jarraitzeko izango duten lan-formularen berri eman diete.
2026an zehar, Donostiakoa ere publifikatuko da, eta, horrela, anbulantzia medikalizatuen zerbitzuaren % 100 Osakidetzak emango du oso-osorik
Profesionalak beren langileen baldintza berberetan subrogatuko dira Osasun Sistema Publikoan, eta dagozkien plazak betez EPE bidezko arauzko estalduraraino. Hori horrela izango da subrogazioa erabakitzen duten langileekin, borondatezkoa delako, eta Ambulancias Gipuzkoa enpresak anbulantzietan beste destino batean jarraitzeko aukera ematen dielako.
Hortaz, Elgoibarko eta Tolosako Anbulantzia Zerbitzua erabat publifikatuta, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak berretsi egiten du funtsezko zerbitzuak publifikatzeko Osasun Itunean hartutako konpromisoa. Orain publifikazio horren bidez burutu den prozesu hori lankidetza publiko-pribatuaren ildo estrategikoaren parte da. Ildo hori, osasun-kontzertazioaren egungo ehunekoa ez gainditzeko konpromisoari eusteaz gain, ehuneko hori murrizten ari da, osasun-sistema publikoa indartzeko helburuarekin.
Neurri hori Eusko Jaurlaritzak EAEko osasun-sistema publikoa indartzeko egin duen apustuaren barruan kokatzen da. Horren bidez, antolamendu efizienteagoa eta pazienteak ardatz izango dituena lortuko da, Euskadiko Osasun Itunean jasotako konpromisoekin bat eginik.
Temas
Más en Sociedad
-
Alerta por nevadas en cotas bajas desde este domingo en la mitad norte peninsular
-
Encuentran a un octogenario con hipotermia tras pasar la noche atrapado en una arqueta
-
Se elevan la adicción y los problemas mentales entre los jóvenes que se encuentran en situación de calle
-
El juez decreta prisión provisional para el presunto parricida de Fuenmayor