San Sebastian eguneko balkoien zozketarako epea irekita dago
Interesa duten donostiarrek Udalinfon eta udalaren webgunean eman ahal izango dute izena abenduaren 31era arte
Donostiako Udalak ireki du San Sebastian egunean banderaren igoera eta jaitsiera ikusteko balkoien zozketarako epea. Horri esker, 80 donostiarrek (20 eguneko gehi lagun bat) Konstituzio Plazako udal eraikineko lehen solairutik ikusi ahal izango dituzte ekitaldi horiek.
Irabazleak zozketa publiko baten bidez hautatuko dira eta zozketa urtarrilaren 7an egingo da, 18.00etan, Udaletxeko Udalbatza Aretoan. Parte hartu nahi dutenek abenduaren 31era arte eman dezakete izena, udalaren webgunean (donostia.eus) edo Udalinfon (aurrez aurre edo 010 telefonoan).
Zozketan parte hartzeko baldintzak honako hauek dira: adin nagusikoa izatea eta Donostian erroldatuta egotea. Izena emateko epea amaitu ondoren, inskribatutako pertsonen behin betiko zerrenda argitaratuko da, esleitutako zenbakiarekin (urtarrilaren 5ean).
Zozketaren egunean (urtarrilaren 7an) zenbaki bat aterako da ausaz; saritutako zenbakia gehi hurrengo 19 zenbakiak izango dira igoerara joateko aukeratuak (urtarrilaren 19ko gauean) eta hurrengo 20ak jaitsierarako (urtarrilaren 20ko gauean), eta ezin izango da bata edo bestea aukeratu. 40 pertsona horiek 16 urtetik gorako lagun bat gonbidatu ahal izango dute.
SARITUAK
Udala sarituekin harremanetan jarriko da bertaratuko direla baieztatzeko eta Konstituzio Plazako udal-eraikinera dagokion egunean nola sartuko diren jakinarazteko. Harremanetan jartzea lortzen ez bada edo gonbidapenari uko egiten bazaio, zerrendako hurrengo zenbakira pasatuko da.
Horretaz gain, 20 donostiarrek eta adin mugarik gabeko lagun batek (40 guztira) haurren danborrada ikusi ahal izango dute urtarrilaren 20an udaletxeko balkoi batetik. Zozketan parte hartzeko baldintzak eta epeak igoera eta jaitsierarako baldintza berak dira: adin nagusikoa izatea eta Donostian erroldatuta egotea. Izen-ematea abenduaren 31era arte donostia.eus-en edo Udalinfon. Izena eman dutenen zerrenda eta haien parte-hartze zenbakia urtarrilaren 5an argitaratuko dira, eta zozketa igoera eta jaitsieraren zozketarekin batera egingo da (urtarrilaren 7an, Udalbatza Aretoan), dinamika berari jarraituz.
Temas
Más en Sociedad
-
La Ertzaintza refuerza las inspecciones en discotecas para la Nochevieja e intensificará el control de aforos
-
Los análisis de la Generalitat descartan que el virus de la peste saliera del laboratorio
-
Los casos de gripe en Euskadi descienden un 41,5% en la última semana
-
Recibe el alta la joven vasca herida en el alud de Huesca