Klima aldaketaren inguruko ekimenak
Deialdiaren helburua da udalerriei laguntzea eredu energetiko garbiago eta eraginkorrago baterako trantsizioan aurrera egitea
Bizkaiko Foru Aldundiak laguntzen deialdi bat onartu du lurraldeko udal eta mankomunitateei zuzenduta, energia jasangarriarekin eta klima aldaketaren aurkako borrokarekin lotutako proiektuak egin ditzaten 2026an. Programak 2.215.000 euroko aurrekontua du, eta, haren bidez, udalerriei lagundu nahi zaie energia ontsumoa murrizteko, energia berriztagarriak sustatzeko eta herritarren ongizatea hobetzeko ekintzak abian jar ditzaten.
Leixuri Arrizabalaga foru erakundeko bozeramaileak azaldu duenez, deialdiaren helburua da udalerriei laguntzea eredu energetiko garbiago eta eraginkorrago baterako trantsizioan aurrera egiten, eta, emisioak murrizteaz gain, aurrezpen ekonomikoa ekarriko duten eta ingurunearen kalitatea hobetuko duten proiektuak garatu ahal izatea. "Ekimena Bizkaiak lurralde berdeago eta jasangarriago bihurtzeko hartutako konpromisoaren parte da", esan du.
Laguntzen bidez hainbat jarduketa mota ordainduko dira. Alde batetik, planak eta azterlanak egiteko laguntza emango da, udalek beren energia kontsumoa hobeto planifikatu dezaten edo kontsumo hori murrizteko zer neurri dauden jakin dezaten. Tokiko energia komunitateak bultzatzeko proiektuak ere finantzatuko dira; formula horrek aukera ematen die bizilagunei, dendei eta administrazioei beren energia berriztagarria ekoizteko eta elkarrekin erabiltzeko, normalean eguzki instalazioen bidez, foru erakundearen arabera.
AURREKONTUAK
Aurrekontuaren beste zati bat eraikin publikoetan energia berriztagarriak instalatzera bideratuko da, hala nola ikastetxeetan, frontoietan, kultura-etxeetan edo kirol instalazioetan. Horren barruan, eguzki panelak, geotermia edo biomasa bezalako sistemak sartuko dira, "zeinek ahalbidetzen baitute energia tradizionalarekiko mendekotasuna murriztea eta udal gastuak txikitzea".
Gainera, deialdiaren bidez, eraikin publikoen energia eraginkortasun arloko esku hartzeak finantzatuko dira. Arlo horren barruan sar daitezke leihoak berritzea, isolamendua, berokuntza edo argiztapen sistemak, eta eguneroko energia kontsumoa hobeto kontrolatzeko sistemen instalazioa.
Bizkaiko udal eta mankomunitate guztiek eskatu ditzakete laguntzak, eta bide telematikoz aurkeztu beharko dute eskabidea. Epea 2026ko martxoaren 2ko 17:00ak arte egongo da zabalik.
Temas
Más en Sociedad
-
La alerta por lluvia sube a nivel rojo en el litoral de Valencia
-
Euskalgintzaren Kontseilua pide un "salto" en las políticas lingüísticas basado en un "nuevo consenso"
-
El Gobierno vasco pedirá la vacunación de toda la cabaña bovina ante la dermatosis nodular
-
Un mes sin alcohol se relaciona con un mejor sueño, estado de ánimo y salud, según un estudio