Euskaltzaindiak 'Galda' bilduma aurkeztu du 'Gabrielen ispiluetan barrena' jardunaldian
Bildumaren helburua Akademiak antolatzen dituen literatura-ekintzen testigantza idatzia jasotzea da, dibulgazioa egiteko
Euskaltzaindiak Galda izeneko bilduma berria aurkeztu du Bilbon egin den Gabrielen ispiluetan barrena jardunaldian. Bildumaren helburua Akademiak antolatzen dituen literatura-ekintzen testigantza idatzia jasotzea da, dibulgazioa egiteko.
Modu honetan, Akademiak jakinarazi duenez, bilduma berriaren lehen zenbakiak ostiral honetako jardunaldiaren hitzaldiak jasotzen ditu eta bertaratu diren literaturazaleen artean banatu da.
Hain zuzen, Arestik euskal idazleengan izan duen eragina aztertzeko jardunaldia egin du Euskaltzaindiak bere egoitzan ostiral honetan, Bilboko Udalaren babesarekin. Hainbat belaunalditako poetari luzatutako galdera bat izan du abiapuntu jardunaldiak: Zer ikusten duzu Arestiren ispiluan zeure burua islatzen duzunean?
Edorta Jimenezek, Tere Irastortzak, Harkaitz Canok, Sonia Gonzalezek, Iñigo Astizek eta Leire Vargasek beren gogoeta poetikoak eskaini dituzte jendaurrean, "norberak Arestiren betaurrekoak jantzita"·.
BESTE GAI BATZUK
Bestalde, Deustuko Unibertsitateak etorkizuneko ikasleei zuzendutako informazio saioak hasiko ditu larunbatean, azaroaren 15ean, 2026-2027ko ikasturterako ikasketen eskaintza bertatik bertara ezagutarazteko. Abenduaren 2ra bitarte, interesdunek aukera izango dute aurrez aurreko, sareko edo modu hibridoko topaketetan parte hartzeko.
Deustuko Unibertsitatetik jakinarazi dutenez, irakasleek eta ikasleek hainbat gairen inguruko zalantzak argituko dituzte, hala nola ikasketa plan, lan irteera, onarpen prozesu, praktika, nazioarteko truke eta unibertsitateko bizitzari buruzkoak. Saioetan parte hartzeko izen-emateak zabalik daude deusto.es/sesiones web orrian.
Datorren ikasturteko berrikuntza nagusien artean 'Ikus-entzunezko Sorkuntza' titulu propio berria nabarmentzen da, oso-osorik euskaraz izango dena, Komunikazioko graduarekin lotuta.
"Gero eta digitalagoa eta bisualagoa" den ingurune batean, titulazioak gaur egungo ikus-entzunezko narratiba erabiltzeko eta kalitatezko edukiak sortzeko gai izango diren profesionalak prestatu nahi ditu, "formatu berriei buruzko ikuspegi sortzaile eta kritiko batekin".
Temas
Más en Sociedad
-
Detenida una mujer en Palma por intentar robar un perro por la calle y agredir a su dueño
-
Bilboko Udalak ia 300.000 euro inbertituko ditu Gas plazako haur parkea handitzeko eta hobetzeko
-
Un adolescente tiroteado y herido muy grave en Francia, en un posible caso de narcoráfico
-
La RAE incorpora la inteligencia artificial para corregir tus textos gratis