Bilboko Udalak ia 300.000 euro inbertituko ditu Gas plazako haur parkea handitzeko eta hobetzeko
Bilboko Udalak Gas plazako haur parkea handitzeko eta hobetzeko obrak hasi berri ditu, herritarrei aisialdirako espazio irisgarriagoa, inklusiboagoa eta adin guztietako umeen beharrizanetara egokitua eskaintzeko. Guztira, 296.900 euro inbertituko ditu zortzi asteko epean amaitzea aurreikusi den obran.
Bilboko Udalak jakinarazi duenez, proiektua Auzokide planaren barruan egingo da, eta jardueren artean daude bertako maldan txirrista berri bat jartzea, haurren hazkunde etapa desberdinetara egokitutako elementuak izango dituen beste jolastoki bat sortzea eta zoladura eta hiri altzariak osorik berritzea. Gainera, pergola batzuk jarriko dira, gerizpea emateko eta erabiltzaileen erosotasuna hobetzeko.
Horrekin guztiarekin, Bilboko Udalaren helburua da, eremuaren estetika ez ezik, espazioen funtzionaltasuna eta hiri irisgarritasuna hobetzea da. Izan ere, gune berria irisgarritasun unibertsaleko irizpideekin eta material seguru eta jasangarriekin diseinatuta dago, haurren eta haien familien jolas partekatua eta bizikidetza bultzatzeko.
Jarduketaren barruan egitekoak dira, orobat, kautxuzko zoladura berritzea, plazako banku guztiak material iraunkorragoekin eta mantentzeko errazagoekin zaharberritzea, eta inguruneari kolorea eta balio estetikoa emango dion horma irudi artistiko bat egitea.
BILBO
Bestalde, Bilboko Udalak bi ibilgailu berri gehitu dizkio Babes Zibileko Zerbitzuari eta Suhiltzaileen Kidegoari, eta guztira 976.591 euroko inbertsioa egin du, herritarren segurtasun eta babeserako baliabide materialak indartzeko asmoz.
Zehazkiago, Bilboko Udalak jakiarazi duenez, autoponpa urbano bat (498.036 euro) eta autoponpa ama arin bat (478.555 euro) eskuratu ditu. Erosketa "beste urrats bat" da udal flota berritzeko eta modernizatzeko bidean, gaitasun operatiboa eta larrialdiei erantzuteko eraginkortasuna hobetze aldera.
Temas
Más en Sociedad
-
Detenido en Málaga 'Pipo' Chavarría, uno de los narcos más buscados de América Latina
-
Una masa de aire ártico traerá a Euskadi temperaturas bajo cero durante esta semana
-
Detenida una mujer en Palma por intentar robar un perro por la calle y agredir a su dueño
-
Un adolescente tiroteado y herido muy grave en Francia, en un posible caso de narcoráfico