Bermeoko Alde Zaharrera sartzeko zenbait ibilgailuren baimenak 2026ko abenduaren 31ra arte luzatuko dira
Zehazkiago, Alde Zaharreko bizilagunei, garajeetako erabiltzaileei, herriko gremio eta merkatariei eta Alde Zaharrean bigarren bizilekua duten pertsonei luzatuko zaie baimena
Bermeoko (Bizkaia) Alde Zaharrera ibilgailuarekin sartzeko zenbait baimen automatikoki luzatuko dira 2026ko abenduaren 31ra arte. Zehazkiago, Alde Zaharreko bizilagunei, garajeetako erabiltzaileei, herriko gremio eta merkatariei eta Alde Zaharrean bigarren bizilekua duten pertsonei luzatuko zaie baimena.
Bermeoko Udaletik jakinarazi dutenez, kolektibo horiek guztiek ez dute inolako izapiderik egin beharko, automatikoki egingo zaie luzapena, eta, beraz, indarrean duten baimena balioduna izango da epe berrira arte.
Bestalde, egun jakin baterako edo arrazoi zehatz baterako emate diren behin-behineko baimenak ez dira automatikoki luzatuko; kasu horietan, baimena erabakian adierazitako epean izango da indarrean, eta amaitutakoan, baimen berria eskatu beharko da Berhaz bulegoan edo egoitza elektronikoan. Baimenaren epea igarota baldin badago, isuna jarriko da Alde Zaharrera sartuz gero.
Azkenik, Bermeoko Udalak gogorarazi du zamalanak egiteko Alde Zaharrera sartzeko aukera dagoela astelehenetik larunbatera, 08:00etatik 13:00etara, baimenik izan edo ez.
BESTE GAI BATZUK
Bestalde, Gasteizko Bibat Arabako Arkeologia Museoak Dulantziko San Martin aztarnategiari eskainitako beira-arasa bat jarri du ikusgai erakusketa iraunkorraren hirugarren solairuan.
Foru erakundeak jakinarazi duenez, San Martin aztarnategia Arabako Lautadako azken urteetako esku hartze arkeologiko garrantzitsuenetakoa da eta Alegria-Dulantziko erdialdean kokatuta dago.
Bada, beira-arasean, Miguel Loza eta Javier Niso arkeologoek 2009 eta 2014 artean egindako indusketetan berreskuratutako pieza nabarmenetako batzuk erakusten dira.
Temas
Más en Sociedad
-
Ikerbasqueko 200dik gora ikertzaile elkartu dira Donostian elkarlana sustatzeko
-
Muere una persona por golpe de calor en una residencia de Bizkaia
-
Vivienda exige a Idealista retirar anuncios de VPO con “sobreprecio encubierto”
-
El PNV pide a Rego crear en Euskadi juzgados especializados para menores víctimas de violencia