DBHko 4. mailako 766 ikaslek parte hartuko dute azaroan STEM orientabide jardunaldietan
Helburuak dira DBHko 4. mailako ikasleei ikasketak eta lanbidea hautatzen laguntzea
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 4. mailako 766 ikaslek aukera izango dute azaroan Euskadiko industria, zientzia eta teknologia sektoreetako profesionalekin hitz egiteko eta zientziaren eta teknologiaren esparru horietan zer lan aukera dauden jakiteko, STEAM Sare programaren bidez.
Euskal gazteen artean matematika, zientzia eta teknologiarekiko interesa areagotzeko eta arlo horietako irakaskuntza hobetzeko elkarrekin lan egiten duten ikastetxe eta eragile sozioekonomikoek osatzen dute STEAM Sarea, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak jakinarazi duenez.
Topaketak hitzordu azkarren bidez gauzatuko dira, ikasleek aukera izan dezaten lanbide desberdinetako bost profesionalekin hitz egiteko
Eusko Jaurlaritzaren STEAM Euskadi Estrategiaren testuinguruan egingo dira orientabide profesionaleko jardunaldiak, laugarren urtez jarraian. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza Saila dira topaketen bultzatzaileak.
Laguntzaileak, berriz, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Deustoko Unibertsitatea, EHU, Mondragon Unibertsitatea, Hetel, Ikaslan, AICE-IZEA eta Elhuyar dira.
Helburuak dira DBHko 4. mailako ikasleei ikasketak eta lanbidea hautatzen laguntzea, STEM lanbideen aniztasuna erakustea profesionalekin eginiko hartu-eman zuzenen bidez, eta STEM esparruetako bokazioak eta aurreikuspen profesionalak sustatzea, batez ere nesken artaen.
JARDUNALDIAK
Guztira zortzi jardunaldi izango dira Bizkaian eta Gipuzkoan, azaroaren 10etik 27ra, eta 17 ikastetxek eta STEM lanbideetako 143 profesionalek parte hartuko dute. Topaketak hitzordu azkarren bidez gauzatuko dira, ikasleek aukera izan dezaten lanbide desberdinetako bost profesionalekin hitz egiteko.
Temas
Más en Sociedad
-
Condenan a Nacho Vidal a tres años de cárcel por traficar con 'cocaína rosa'
-
¿A dónde van 300.000 sábanas al año, ropa y calzado de los peregrinos del Camino de Santiago?
-
Un grupo de la EHU desarrolla baterías recargables utilizando cáscaras de pipas como materia prima
-
Se relaja parcialmente el confinamiento de aves de corral por la gripe aviar