Síguenos en redes sociales:

Bilboko Udalak Altamira auzoko kirol eremua hobetzeko lanak hasi ditu

Guztira 146.765 euro inbertituko dira

Bilboko Udalak Altamira auzoko kirol eremua hobetzeko lanak hasi ditu

Bilboko Udalak Altamira auzoko kirol eremua hobetzeko obrak hasi ditu asteazken honetan. Proiektua Auzokide Planaren baitan dago, hala lehenetsi baitute 8. barrutiko bizilagunek, eta guztira 146.765 euro inbertituko dira.

Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez, datozen zortzi asteetan egingo diren lanen helburua espazioa biziberritzea da, haren funtzionaltasuna, segurtasuna eta estetika hobetuz.

Horretarako, esku hartze integrala egingo da: eremuan kalisteniako eremu berria egingo da, egoteko espazio berriak sortuko dira, altzari berriak jarri edo zaharberritu egingo dira, horma irudi artistiko bat egingo da, eta lehendik dauden hormak eta elementu metalikoak garbitu eta pintatuko dira.

Gainera, kolore anitzeko horma irudi artistiko bat egingo da, kirol gaiarekin, nortasuna eta dinamismoa emateko. Era berean, horma nagusietan grafitiak egiteko espazio mugatu bat sortzea aurreikusi da

Kalisteniako eremu berriak 18 x 4,9 metroko azalera izango du, segurtasun zoladura eta babes hesiarekin. Lehendik dauden ateak eta saskiak kendu eta berriak jarriko dira, eta egoteko altzariak ere berrituko dira, eremuaren aisialdirako erabilera sustatzen duten bankuak jarriz.

KOLORE ANITZEKO HORMA

Gainera, kolore anitzeko horma irudi artistiko bat egingo da, kirol gaiarekin, nortasuna eta dinamismoa emateko. Era berean, horma nagusietan grafitiak egiteko espazio mugatu bat sortzea aurreikusi da.

Azkenik, garbiketa eta mantentze lanak egingo dira: belar sastrakak kendu, zoladurak eta paramentuak hidrogarbitu, hormak eta barandak pintatu eta estalkian erremate elementuak egonkortuko dira.

Bestalde, beste gai batzuekin jarraituz, Bilboko Kirikiño ikastolak omenaldi eta bazkari berezia egingo die ikastolaren kooperatibista ez-erabiltzaileei larunbatean, azaroaren 15ean, Ibilaldia 2026 ospatzeko prestatzen ari diren aurretiko ekitaldien baitan.

Kirikiño ikastolatik jakinarazi dutenez, omenaldiaren testigantza gisa, ikastolako erreferente izan diren Josu Meabe eta Begoña Bengoa izan dira astearte honetan ikastolan.

Ikastolaren komunitatearen parte izan diren bazkide historikoei eta partaidetza euren seme-alabei laga dietenei aitortza eta esker ona adieraztea izango da ekimenaren helburua.