Mila Musika Haria zikloaren 16. aldiak bost kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Saio bakoitzerako sarrerak 5 euro balioko du
Bilboko Udalak gitarrak eta hari instrumentuak protagonista dituen Mila Musika Haria kontzertu zikloaren 16. edizioa antolatu du, eta bost emanaldi izango ditu, Bertendona Institutuan, azaroaren 7, 14, 21 eta 28an eta abenduaren 5ean.
Saio bakoitzerako sarrerak 5 euro balioko du, azaroaren 21ekoa izan ezik, doakoa izango baita. Sarrerak www.bilbaokultura.eus webgunean edo Bertendona Institutuan bertan eskuratu ahal izango dituzte sarrerak, kontzertu bakoitza hasi baino ordubete lehenagotik, lekua bete arte, antolakuntzak jakinarazi duenez.
Zikloa ostiralean hasiko da, azaroaren 7an, Dúo Boreal bikotearen 'Notas de ellas' emanaldiarekin. Azaroaren 14an Juan Jose Robles musikaria arituko da, eta hurrengo emanaldia Juan Crisostomo Arriaga XIII. Gitarra Lehiaketaren irabazleek eskainiko dute azaroaren 21ean, Erik Takada japoniarrak eta Yitao Luo txinatarrak, hain zuzen ere.
Mila Musika Haria zikloak azaroaren 28an jarraituko du, Ana Crisman artistak 'Arpaora' aurkeztuko du. Bukatzeko, Peter eta Zoltan Katona anaia hungariarrak eskainiko dute aurtengo egitarauko azken kontzertua, abenduaren 5ean.
BESTE GAI BATZUK
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak astearte honetan egindako bileran onartu du euskal kultura-ondare immateriala babesten laguntzen duten proiektuak edo jarduerak gauzatzeko 2025-2026ko diru laguntzen deialdia, eta guztira 400.000 euro banatuko ditu, iazko kopurua bikoiztuz.
Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez, deialdiaren baitan diruz lagundu daitezkeen jarduerak hiru lerrotan banatu dira: ikerketa, katalogazioa, analisia eta planak alde batetik, ondare immateriala sortzeko eta zabaltzeko jarduerak egitea dakarten proiektuak bestetik, eta toki erakundeek ondare immateriala sustatzeko eta zabaltzeko egindako jarduerak azkenik.
Diruz lagundu ahal izango dira euskal kultur ondare immateriala babesten eta babesten laguntzen duten dokumentazio, ikerketa, erregistro, sustapen, sorkuntza, berraktibazio eta ospakizun proiektuak, baldin eta Euskal Kultura Ondareari buruzko 6/2019 Legearen 11. artikuluan ezarritako hamaika kategorietako edozeinetan definitutako ondasunetan oinarritzen badira eta 2025eko urtarrilaren 2tik 2026ko urriaren 30era bitarte egiten badira.
Temas
Más en Sociedad
-
Valencia sale a la calle al grito de 'Mazón a prisión' en plena negociación PP-Vox para su relevo
-
Entra en prisión por secuestrar y violar a una mujer durante siete días en Alicante
-
Archivan la causa de la "venta" de una niña para casarla en Lleida tras negarlo la víctima
-
El Parlamento vasco abordará el jueves el debate sobre la abolición de la tauromaquia en Euskadi