'Emakumeek zientzia egiten dute' zikloak lau hitzaldi eskainiko ditu azaroan Bilbon
Hitzaldi guztiak 19:00etan hasiko dira
Emakumeek zientzia egiten dute zikloaren edizio berria egingo da azaroan Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak, emakumearen eta zientziaren paradigmari ikuspegi desberdinetatik heltzeko, eta lau hitzaldi eskainiko ditu hileko lau ostegunetan.
Bilboko Udalak jakinarazi dutenez, 2023-2033 aldirako Kultura Plan Estrategikoaren zeharkako ildoetako bati erantzuten dio hitzaldi zikloak. Ildo horrek emakumeek ezagutza zientifikoari egiten dizkioten ekarpenak ikusarazten eta balioesten lagundu nahi du, emakume gazteenentzat erreferentziazko elementu positiboak transmitituz.
Bada, lehen hitzaldia ostegun honetan izan da, azaroaren 6an, eta Begoña Vitoriano Villanueva Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Zientzia Matematikoen Fakultateko eta Diziplinarteko Matematika Institutuko irakasleak eman du, Matemáticas para el bien común: gestión de desastres izenburupean.
Eulalia Perez Sedeño CSICeko Filosofia Institutuko Zientzia, Teknologia eta Gizartea saileko ad honorem ikerketako irakasleak "Sexo, mentiras y... ciencia' hitzaldia eskainiko du azaroaren 13an, eta María Teresa Samper Gras Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Soziologia lizentziadun eta zientzia eta generoko ikertzaileak '¡No más genios! Los premios individuales en ciencia frente al trabajo colectivo y relacional' hilaren 20an.
Emakumeek zientzia egiten dute zikloa bukatzeko, Elena Vecino Cordero EHUko Biologia Molekularrean eta Histologian katedradun eta Arte Ederretan lizentziadunak 'Lo que el ojo de la ballena nos ha ayudado a ver en el glaucoma' hitzaldia eskainiko du.
Hitzaldi guztiak 19:00etan hasiko dira, Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan, eta bertaratzerik ez badago, 'streaming' bidez jarraitu ahal izango dira Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean.
Temas
Más en Sociedad
-
Pradales: “Consolidar la democracia es nuestro gran desafío y nos corresponde a todos”
-
Detenida una mujer como presunta autora de la muerte de un hombre a puñaladas en Vigo
-
Noticias de Gipuzkoa cumple 20 años: un gran acto a la altura de un gran compromiso
-
El planeta encadena 11 años de calor récord y 2025 será el segundo o tercero más cálido