DA! PRO topaketaren zazpigarren edizioa azaroaren 25ean eta 26an egingo da Durangon
DA! PRO topaketaren zazpigarren edizioa egingo da azaroaren 25ean eta 26an, 60. Durangoko Azokaren atarian
DA! PRO topaketaren zazpigarren edizioa egingo da azaroaren 25ean eta 26an, 60. Durangoko Azokaren atarian, eta, aurten ere, musika eta familia ikuskizunak eskaintzen dituzten sektoreko sortzaile, profesional eta programatzaileen arteko elkargunea izango da. Guztira, 18 sortzailek parte hartuko dute, zortzi familia ikuskizunek eta hamar musika proiektuk, hain zuzen ere.
BBK Fundazioa da ekimenaren babesle nagusia, eta Gerediaga Elkarteak, Musika Bulegoak, Berbaro elkarteak eta Bizenta Mogel bibliotekak ere lagunduko dute.
Bada, erakundeotako ordezkariek astearte honetan Bilboko BBK Salan egindako agerraldian azaldu dutenez, sortzaileen hautaketa egin ondoren, orain, programatzaileek azaroaren 21era arteko epea dute izena emateko durangokoazoka.eus webguneko izen-emateen atalean.
Zuzeneko hartueman horren bidez bi helburu lortu nahi ditu topaketak: kulturgileen lana Euskal Herrian zehar zabaltzea eta kultur programazioa euskarazko ekitaldiekin hornitzea
DA PRO! topaketa profesionalean, euskaraz jarduten duten sortzaileek euren proposamenak aurkezteko aukera izango dute, eta aurrean, haien azalpenak ikusten eta aztertzen, ekitaldiak programatu behar izaten dituzten kultur zein euskara teknikariak, liburutegietako dinamizatzaileak eta jai antolatzaileak egongo dira.
HELBURUAK
Zuzeneko hartueman horren bidez bi helburu lortu nahi ditu topaketak: kulturgileen lana Euskal Herrian zehar zabaltzea eta kultur programazioa euskarazko ekitaldiekin hornitzea.
Izan ere, Beñat Gaztelurrutia Gerediaga elkarteko kide eta Durangoko Azokako koordinatzaileak azaldu duenez, "Durangoko Azokak bere burua kulturaren jaialdi gisa aldarrikatzen duen heinean, ezinbestekotzat jotzen du bere jarduna Azokako egunetatik harago hedatzea eta, batez ere, Azoka bera tokian tokiko kultur garapenerako baliagarria izatea".
Hala, gaineratu du DA! PRO "kultura gizarteari bueltan emateko eta euskara indartzeko bide bat" ere izan daitekeela. "Hain zuzen, kultura herritarrengana ailegatzeko lan garrantzitsua egiten dute programatzaile eta teknikariek eta, horregatik, gaurko deialdi hau haiei zuzenduta dago", esan du.
Jasotako proposamenak bi katalogotan txertatu eta programatzaileen esku utziko dira. Musikaren inguruko topaketa Musika Bulegoak antolatuko du, eta familia ikuskizunen arlokoa Berbaro elkarteak.
Temas
Más en Sociedad
-
Amnistía Internacional alerta sobre los obstáculos para abortar en el Estado español
-
Los vascos podrán usar la Bat, Barik y Mugi en todos los transportes antes de fin de año
-
Pradales no ve inconveniente en reunirse con el rector de EHU, pero le emplaza a un encuentro primero con el consejero
-
El timo de los vídeos manipulados de famosas en TikTok con ofertas falsas de trabajo