Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldiaren zortzigarren edizioa egingo da azaroaren 15ean Bilbon
Bizkaiko Foru Aldundiaren mendeko Azkue Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babespean lan egiten duen Game Erauntsia elkarteak Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldiaren zortzigarren edizioa antolatu dute azaroaren 15erako Euskararen Etxean, Bilbon.
Ekimenaren arduradunek egindako aurkezpenean azaldu dutenez, bideojokoei lotutako denetariko gaiak aurkeztea eta horien inguruan hausnatzea izango da ekimenaren helburua aurten ere. Horrela, "Euskal Herritik ezagutzeko daukaguna" agerian jartzen saiatuko da, beste behin, bideojokoak eta euskara uztartuz.
Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldiaren zortzigarren edizioaren egitaraua 09:45etik 13:00etara izango da, eta lau hitzaldi eta mahai inguru bat izango ditu euskal bideojokogintzaren esparru anitzak aztertzeko asmoz.
BALORAZIOA
Hasteko, Asier Garatxena bideojoko garatzaileak Gaua Games estudio bilbotarraren sorkuntza eta lehen pausoak azalduko ditu. Bigarrenik, Naiara Ordorika proiektu kudeatzaileak Nintendo of Europe enpresan bizitakoak laburbilduko ditu, hainbat urtez QA Tester zein Software Localisation Producer lanpostuetan aritu ondoren.
Hirugarrenik, Eneko Azedo sortzaileak Adur. Azken Erronka rol jokoaren garapenari buruz hitz egingo du, mota horretako jokoek bideojokoekin daukaten harremanean sakonduz. Hitzaldiekin bukatzeko, Jon Juarez diseinatzaileak marrazkilaritza eta animazioa izango ditu ardatz bere saioan, bideojokoen munduan arte kontzeptuala sortzen ibili baita.
Jardunaldia amaitzeko, mahai ingurua izango da Digipen Europe-Bilbao Institute of Technology ikastegiko, Harrobia Ikastolako eta Tartanga Lan Heziketarako Zentro Integratuko ikasleen parte hartzearekin
Jardunaldia amaitzeko, mahai ingurua izango da Digipen Europe-Bilbao Institute of Technology ikastegiko, Harrobia Ikastolako eta Tartanga Lan Heziketarako Zentro Integratuko ikasleen parte hartzearekin.
Gainera, jardunaldiak iraun bitartean, euskarazko bideojokoez gozatzeko aukera egongo da etxeko txikienentzat, eta, 'Gamer Gela' ekimenaren bidez, gaur egun Game Erauntsia elkartearen euskarazko bideojokoen zerrendan aurkitzen diren tituluetako batzuk ezagutuko dituzte haur eta gaztetxoek, "bideojokoak gure hizkuntzan ere aurkitzen direla aldarrikatuz.
Bukatzeko, 2021., 2022. nahiz 2023. urteetako edizioetako hitzaldiak biltzen dituen Jokotekniaren bigarren liburua aurkeztuko da topaketan.
Azaroaren 15ean Euskararen Etxera hurbildu ezin direnek aukera izango dute jardunaldia zuzeneko 'streaming' bidez jarraitzeko EITBren webgunetik zein YouTube plataformatik.
Temas
Más en Sociedad
-
Educación incrementa en un 4,84 % el capítulo de personal para reforzar las plantillas
-
Pautas para detectar si un vídeo viral ha sido creado con inteligencia artificial
-
Amancio Ortega, su hija Sandra, Rafael del Pino y Juan Roig, los más ricos del Estado
-
Radiografía de los hurtos en comercios: aceite y ropa interior, lo más robado