Euskara ulertzen ez duten herritarrentzako doako ikastaroak antolatu dituzte
Galdakaoko Udaleko Migrazio arloak ea Euskara arloak euskara ulertzen ez duten herritarrei zuzendutako doako ikastaroak antolatu dituzte urriaren 22tik aurrera
Galdakaoko Udaleko Migrazio arloak ea Euskara arloak euskara ulertzen ez duten herritarrei zuzendutako doako ikastaroak antolatu dituzte urriaren 22tik aurrera, herritarrok euskarara hurbiltzeko eta hizkuntza eta gizarte inklusioa euskararen ikaskuntzaren bidez sustatzeko asmoz.
Galdakaoko Udaletik jakinarazi dutenez, saioak Bizkaiko udalerriko Torrezabal Kultur Etxean izango dira eta ordubeteko iraupena izango dute. Bi txanda izango dira, goizez eta arratsaldez, biak asteazkenetan, 10:00etatik 11:00etara eta 15:00etatik 16:00etara.
IKASTAROAK
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, ikastaroan zehar, parte hartzaileek hizkuntzaren oinarrizko alorrak landuko dituzte, hala nola oinarrizko hiztegia eta funtsezko baliabide komunikatiboen erabilera, migratutako pertsonen artean euskararekiko interesa piztea eta lehen harremana erraztea baita asmoa.
Ikastaroa doakoa da eta euskararen ikaskuntzan hasi nahi duten helduei zuzenduta dago. Parte hartu nahi dutenek Galdakaoko Udaleko Migrazio arloarekin jar daitezke harremanetan, 944 010 563 edo 688 624 752 telefono zenbakietara deituta; arreta ordutegia astelehenetik ostiralera da, 09:00etatik 14:30era. Ikastaro osora eman ahal izango da izena, baja ematen duten pertsonen lekua betetzeko itxaron zerrenda egingo baita.
Parte hartu nahi dutenek Galdakaoko Udaleko Migrazio arloarekin jar daitezke harremanetan, 944 010 563 edo 688 624 752 telefono zenbakietara deituta
Ekimen honen bitartez, Galdakaoko Udalak elkarbizitzarekiko, aniztasunarekiko eta euskara gizarte kohesiorako tresna gisa sustatzearen aldeko konpromisoa berretsi nahi du, ondorioztatu dute Galdakaoko Udaletik prentsa-ohar baten bitartez.
Temas
Más en Sociedad
-
Muere a los 89 años el periodista y escritor Raúl del Pozo
-
Fomi, la app con IA que vigila tu pantalla para que no te distraigas en el trabajo
-
Los sindicatos ven "positiva pero insuficiente" la reducción de ratios en comedores escolares vascos de gestión directa
-
Bermeoko merkataritza portuak 227.604 tona mugitu ditu 2025ean, aurreko urtean baino %24 gehiago