EHUko Kimika Fakultateak enpresekin eta ikerketa eta teknologia zentroekin loturak indartzeko jardunaldiak antolatu ditu
Kimika eta Enpresa topaketak Carlos Santamaria zentroan egingo dira gaur eta bihar
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Kimika Fakultateak enpresa sarearekin eta ikerketa eta teknologia zentroekin loturak indartzeko jardunaldiak egingo ditu Donostian ostegunean eta ostiralean, urriaren 9an eta 10ean.
Relacionadas
EHUk jakinarazi duenez, Kimika eta Enpresa topaketak Carlos Santamaria zentroan egingo dira, eta Polymat institutuarkein eta Materialen Fisikako Zentroarekin elkarlanean antolatu dira, sektore horien beharrak ezagutzeko eta lanbide heziketako ikastegiak, ikerketa eta teknologia zentroak, enpresak eta erakundeak moduko eragileekiko lankidetza aukerak aztertzeko.
Jardunaldien helburu nagusiak dira Kimikako Fakultatearen eta eragile ekonomiko eta profesionalen arteko loturak indartzea, beste zentro batzurekin material berrien garapenerako eta bioteknologiarako formakuntza estrategiak zehaztea, eta sektore ekonomikoetara ezagutza transferentziak bultzatzea.
BI EGUN
Bada, bi egunotan zehar, sektoreotako punta-puntako enpresak izango dira hizlarien artean, baita ikerketa zentroak eta zentro teknologikoak ere, hala nola Tekniker, Tecnalia, Cidetec, VIVEbiotech, Viralgen, Oribay, Qymatrix edo Biogipuzkoa.
Ezagutzaren transferentzian esperientzia handiko eragileek, enpresen elkarteak eta EHUko formakuntza dualean eta mikrokredentzialetan adituek parte hartuko dute
Gainera, ezagutzaren transferentzian esperientzia handiko eragileek, enpresen elkarteak eta EHUko formakuntza dualean eta mikrokredentzialetan adituek parte hartuko dute.
Irekiera ekitaldia ostegunean izango da, 08:45ean, eta Marian Iriarte EHUko Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako errektoreordea, Unai Andueza Iraeta Gipuzkoako Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako foru diputatua eta Amaia Eskisabel Alegria Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntzako Zientzia Politikarako zuzendaria izango dira bertan.
Temas
Más en Sociedad
-
León XIV insta a las mafias a acabar de manera urgente con el tráfico de migrantes
-
Uxue Morgado 19 urteko barakaldarrak irabazi du Barakaldoko 2026ko Karmen jaietako kartel lehiaketa
-
El papa regresa a Roma en el Falcon que le ha ofrecido el rey
-
Reto solidario: Monte Urko, emotivo e inclusivo III Memorial Javi Alberdi