Proiektu pilotu gisa ekin dio bere ibilbideari, eta, hasiera batean, urte eta erdiko iraupena izango du, 2026ko abendura arte. Hiru hilean behin ebaluazioak egingo dira, inpaktua, eraginkortasuna, irisgarritasuna eta erakundeen arteko koordinaziorako gaitasuna neurtzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatuko du zerbitzua osorik urteko 350.000 euroko aurrekontuarekin.

Hala, Bizkaiko Foru Aldundiak Ate Morea jarri du martxan, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei hasieratik laguntza profesionala emateko zerbitzu publiko berria. Zerbitzua abian dago jada Bilboko Manuel Allende kaleko 10 zenbakian, astelehenetik ostiralera etenik gabe, eta 688 881 353 telefonoaren, atemorea@bizkaia.eus helbide elektronikoaren eta www.atemorea.org webgunearen bidez.

Ate Moreak egoera bakoitzaren arabera egokitu daitezkeen lau fasetan egituratuko du esku hartzea: lehen harrera, entzute aktiboan oinarrituta eta judiziorik gabe; kasuaren aurretiazko balorazioa, arriskuak eta premiak identifikatzeko

Foru erakundeko iturriek jakinarazi dutenez, Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak sustatutako baliabidearen helburua da biktima arreta sistema publikoarekin harremanetan jartzen den lehen unetik jardutea, zerbitzu espezializatuetarako sarbidea erraztea eta laguntza integrala eskaintzea ikuspegi feminista eta intersekzionala oinarritzat hartuta.

Ate Moreak egoera bakoitzaren arabera egokitu daitezkeen lau fasetan egituratuko du esku hartzea: lehen harrera, entzute aktiboan oinarrituta eta judiziorik gabe; kasuaren aurretiazko balorazioa, arriskuak eta premiak identifikatzeko; laguntza emozionala, soziala eta juridikoa emateko fasea -baita aurrez aurreko gestioetan ere-, eta amaierako etapa, jarraipena egiteko eta prozesuari amaiera emateko, zeinean emakumearen ongizatea eta autonomia lehenesten baitira.

Baliabide berria Indarkeria matxistaren biktimei ematen zaien arreta hobetzeko erakundeen arteko III. Akordioaren barruan dago, eta beste baliabide publiko batzuekin koordinatuta jarduten du, bai eta hirugarren sektoreko erakundeekin ere.

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

"Bada, Ate Moreak zuzeneko arreta eskainiko die 14 urtetik gorako emakumeei, eta ez da beharrezkoa aldez aurreko izapiderik, salaketarik edo erroldatzerik egitea edo administrazio egoera erregularizatzea. Zerbitzua norberaren ekimenez edo sistema publikoetatik bideratuta erabil daiteke (Osakidetza, Ertzaintza, Justizia, Hezkuntza, biktimentzako telefono bidezko arreta edo hasierako beste arreta zerbitzu batzuk)".

EDE Suspergintza elkarteak kudeatzen duen zerbitzuak Bilbon du oinarri operatiboa, baina Bizkai osoan jarduteko gaitasuna du, eta esku hartze sozialean, psikologikoan eta juridikoan espezializatutako sei profesionalek osatutako diziplina anitzeko lantaldeak ematen du arreta. Profesionalek prestakuntza espezifikoa dute indarkeria matxista, giza eskubide, genero, krisi eta kulturarteko ikuspegiari buruz.

Esku hartzeak euskaraz, gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan egin daitezke, interpretazio eta itzulpen sistema profesional bati esker; zeinu hizkuntza ere erabil daiteke. Baliabide berria "Indarkeria matxistaren biktimei ematen zaien arreta hobetzeko erakundeen arteko III. Akordioaren barruan dago, eta beste baliabide publiko batzuekin koordinatuta jarduten du, bai eta hirugarren sektoreko erakundeekin ere".