Augustin Zubikarai XXV. Nobela Sarira lanak aurkezteko epea ireki dute irailaren 30era arte
Ondarroako Udalak (Bizkaia) Augustin Zubikarai XXV. Nobela Sarira lanak aurkezteko deialdia egin du eta epea irailaren 30era arte dago zabalik. Ohi bezala, euskal kultura aberastea eta idazleen lana bultzatzea dira sariaren xedeak, sustatzaileek jakinarazi dutenez.
Nobelak idazteko proiektuak aurkeztu beharko dira, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Beka behin irabazi duenak ezingo du berriz parte hartu.
Parte hartzaile bakoitzak landu nahi duen kontakizunaren azalpena aurkeztu beharko du, 2.000 eta 6.000 karaktere bitartekoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola argumentua, egitura, luzera edota estiloa.
LAGINA
Idazlanaren lagina edo erakusgarria ere aurkeztu beharko ditu, 15.000 eta 40.000 karaktere bitartekoa, ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena. Egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua ere aurkeztu beharko dira.
Egileei buruzko informazioa Ondarroako Udalak gordeko du erabakia hartu arte. Egileak ez du bere nortasuna agerian utz dezakeen ezer idatziko ez laginean ez azalpenean, ez eta agiri horietako ezaugarrietan ere.
Egileak ez du bere nortasuna agerian utz dezakeen ezer idatziko ez laginean ez azalpenean, ez eta agiri horietako ezaugarrietan ere
Eskaera Ondarroako Udalean aurkeztu beharko da. Proiektua bidaliko da beharrezko datu eta dokumentazio osagarriarekin batera, bai udalera bertara bai bide telematikoak baliatuta: Internet bidez aurkeztu nahi izanez gero, Ondarroako Udalaren webgunetik; beste bidea da udal erregistro orokorrean aurkeztea, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan.
Proiektuak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da, eta epaimahaiak jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle urriaren 31 baino lehen. Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman gabe utz dezake epaimahaiak.
Irabazleak urtebeteko epea izango du, gehienez, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta nobela amaitua Ondarroako Udalaren esku ipintzeko. Saria 8.000 eurokoa izango da eta Ondarroako Udalak ordainduko dio irabazleari: bekaren erdia irabazle izendatu ondoren, eta beste erdia, idazlan amaitua entregatu eta epaimahaikoek onespena emandakoan.
Epaimahaikideak Ondarroako Udalak izendatutako bi aditu eta Elkar argitaletxeko editorea izango dira, eta idazkaria udal euskara teknikaria. Beka Ondarroako alkateak esleituko du epaimahaiaren proposamena jaso ondoren.
Temas
Más en Sociedad
-
Nueve de cada diez excedencias para cuidado de menores en Euskadi corresponden a mujeres
-
El calor se cobra 39 vidas en Euskadi en los dos últimos meses
-
Tres detenidos por atacar a policías mientras atendían a una mujer agredida en Torrevieja
-
Se disparan las muertes por calor: 1.180 muertos en los dos últimos meses