Ia 200 bakarlarik eta taldek eman dute izena Rockein musika lehiaketan
Lehiaketa Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako bakarlariei eta taldeei zuzenduta dago
Guztira 196 bakarlarik eta taldek eman dute izena Rockein musika lehiaketaren 13. edizioan, eta hamargarren urtez jarraian parte hartze marka gainditu da horrela, antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Lehiaketa Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako bakarlariei eta taldeei zuzenduta dago, eta Basauriko Udalak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren laguntzarekin.
Jasotako proposamenen artean 30 Hego Uribe eskualdekoak dira (Basauri, Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Ugao-Miraballes, Usansolo edo Zaratamon erroldatutako kide bat, gutxienez), iaz 33 izan ziren bitartean.
129 proiektu Bizkaia Saria irabazteko hautagai izango dira (%65)
Bestalde, 129 proiektu Bizkaia Saria irabazteko hautagai izango dira (%65). Kategoria hori da aurtengo edizioko berritasunetako bat, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker.
Beste 47 proiektu euskarazko talderik onenari saria lortzeko hautagai dira (2024an, 55), eta 15ek (iaz 15), Eskarabilera saria eskuratzeko aukera izango dute (gutxienez kideen %50 emakumeak dituzten proiektuak). 2024tik 2025era 40 talde berrik eman dute izena.
PROPOSAMENAK
Proposamen guztiak epaimahaiaren eskuetan daude orain, azaroaren 1ean Basauriko Social Antzokiko finalean nortzuk joko duten erabakiko baitu. Gau horretan Hego Uribeko hiru taldek joko dute, eta horietako bat Basaurikoa izango da beti, gutxienez.
Beste hiru proiektu finalistak, berriz, kategoria nagusiko Artista Onenaren saria lortzeko lehiatuko dira. Horrek ez du baztertuko sei finalistek lehiaketako beste kategorietako sariak irabazteko aukera izatea, beti ere lehiaketaren oinarrian jasotzen diren baldintzak betetzen badituzte eta kontutan hartuta ezin direla sariak metatu.
Temas
Más en Sociedad
-
Se enfrenta a 18 años de cárcel acusada de matar a un hombre en Barcelona echando metadona en su bebida
-
Urdaibaiko Esentziak ekimena egingo da larunbatean BBK Kliman, "planetaren zaintzarekin konektatzeko topaketa"
-
El Gobierno tilda la trata de mujeres de "esclavitud moderna"
-
ChatGPT crea una empresa valorada en 25.000 dólares a partir de 100 iniciales pero al final la hunde