Síguenos en redes sociales:

Euskarak "garrantzi berezia" izango du datorren astean Elebitasunari buruzko 15. Nazioarteko Sinposioan

Elebitasunari buruzko Nazioarteko Sinposioaren 15. edizioa egingo da ekainaren 9tik 13ra bitartean Donostiako Kursaalean

Euskarak "garrantzi berezia" izango du datorren astean Elebitasunari buruzko 15. Nazioarteko SinposioanUtzitakoa

Elebitasunari buruzko Nazioarteko Sinposioaren 15. edizioa egingo da ekainaren 9tik 13ra bitartean Donostiako Kursaalean, BCBL Basque Centre on Cognition, Brain and Language zentroak antolatuta, eta euskarak "garrantzi berezia" izango du, antolatzaileek adierazi dutenez.

Biltzarra lehen aldiz egingo da Euskadin, eta nazioarteko 1.000 ikertzaile baino gehiago bilduko ditu aste osoan zehar, beren emaitza zientifikoak partekatu eta elebitasun zein eleaniztasunaren ikerketan aurrera egiteko asmoz.

Biltzarra lehen aldiz egingo da Euskadin, eta nazioarteko 1.000 ikertzaile baino gehiago bilduko ditu aste osoan zehar

Hezkuntza, psikologia, neurozientzia eta hizkuntzalaritzako profesionalei zuzendutako hitzaldi, aurkezpen, eztabaida eta tailerrez osatutako bete-beteko programa eskainiko dira jardunaldiotan.

Antje Stoehr sinposioaren batzorde antolatzaileko buru eta edizio honetako zuzendaritza batzordeko kidea den BCBLko ikertzaileak adierazi du biltzarra "aukera paregabea" izango dela "Euskadik ikerketarako dituen potentziala eta tresnak zabaltzeko, hala nola finantzazio publikoko programak eta lankidetza kultura, baita nazioarteko talentu zientifikoa erakarri ahal izateko ere.

EGITARAUA

Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Perez Iglesias eta Bizkaiko Aldundiko Ekonomia Sustapeneko diputatu Unai Andueza izango dira ekainaren 9an irekiera ekitaldian.

Egitarauaren barruan, beren ibilaldia AEBn egiten ari diren bi euskal ikertzailek euskararen eta bere erabileraren inguruko "datu zirraragarriak" partekatuko dituzte 'Euskara munduan zehar' izenburuko solasaldian ekainaren 11n, 18:00etan, Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan.

Alde batetik, Itxaso Rodriguez-Ordoñez Kaliforniako Estatu Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Saileko irakasleak azalduko du bere historia pertsonala bere ikerketarekin nola elkartzen. Euskarazko ergatiboaren kasu markaren erabilerara bideratu du bere ikerketa, eta gai honekin lotutako hainbat mito, pertzepzio sozial eta benetako elkarrizketen datuei helduko die.