URA eta Gorbeialdeako toki erakundeak bildu dira eskualdeko horniduraren indartzea aztertzeko
Sistema berriak agorraldietan Baia ibaiak jasaten duen presio handiko egoerak arinduko dituela azaldu da
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna Sailari atxikitako URA Uraren Euskal agentzia Gorbeialdeko toki erakundeetako ordezkariekin bildu da eskualdeko horniduraren indartzea aztertzeko.
Bileran izan dira Asier Lopez Etxebarria URAko zuzendari nagusia, Unai Gutierrez eta Xabier Alvarez de Arkaia Zuia eta Urkabustaizko alkateak, hurrenez hurren, Gorbeialdeako toki erakundeetako ordezkariak eta URAko obra hidraulikoen lantalde teknikoa.
URAk jakinarazi duenez, bileraren xede nagusia izan da aztertzera eskualdeko hornidura sistema nola indartu eta agorraldian gertatzen diren ur gabezia egoerak nola saihestu, aintzat hartuta Baia ibaia errespetatu behar dela.
Hornikuntza hobetzeko proposamena hautatzeko kontuan hartuko diren aldagaiei buruz ere eztabaidatu da, proposamen bideragarria, ekonomikoki kaudimenduna eta jasangarria izan behar delako.
Sistema berriak agorraldietan Baia ibaiak jasaten duen presio handiko egoerak arinduko dituela azaldu da. Horretarako, hornidura hobetzeko iturburuetako eta ibaietako uraren erabileraren eraginkortasuna hobetu beharko da, eta ur eskaintza indartu.
Bestalde, Ziburuko (Lapurdi) Euskal Liburu eta Disko Azokaren seigarren edizioak Aurelia Arkotxa euskaltzain osoa omenduko du, Euskaltzaindiko iturriek jakinarazi dutenez.
Azokaren seigarren aldia larunbatean izango da, ekainaren 7an, 'Euskaraz bagara' lelopean, eta 43 argitaletxe, diskoetxe eta autoekoizle izango dira bertan (tartean Euskaltzaindia), iaz baino lau gehiago, antolatzaileek argitu dutenez.
Aurelia Arkotxa idazle eta euskaltzain osoaren omenaldia 10:00etan izango da. Ondoren, bertso eta marrazki saioak, rol jokoak, liburu aurkezpenak, ipuin kontaketak eta kontzertuak izango dira karpa erraldoiaren azpian.
Aurelia Arkotxa Baigorrin (Nafarroa Beherea) jaio zen, 1953ko urriaren 3an. Poeta, ikerlari eta Euskal Filologian doktorea, euskal letren irakaslea da Bordele Montaigne Unibertsitatean.
Euskaltzain urgazle izendatu zuten 2003ko urtarrilaren 31n eta oso 2007ko martxoaren 30ean, eta 'Bazterrez' izeneko sarrera hitzaldia irakurri zuen Hendaian, 2008ko uztailaren 19an.
Temas
Más en Sociedad
-
Ingresa prisión uno de los detenidos en Euskadi por colaborar con organizaciones yihadistas
-
Educación analizará si la puntuación a hijos de cooperativistas en acceso a centros concertados "colisiona con la LOE"
-
Reto solidario de Gonzalo Pérez: "Hoy hemos gastado más fuerzas de lo esperado"
-
Dimiten casi 100 directores de colegios asturianos a la vez ante el bloqueo en las negociaciones por la huelga docente