Aste Nagusiko 38. Bilbao Metal Pop-Rock Erakusketan izena emateko epea asteazken honetan hasiko da
Bilboko Udalak Bilbao Metal Pop-Rock Erakusketaren 38. edizioa antolatuko du aurten Aste Nagusiko musika programazioaren barruan baitan, tokiko talentua bultzatzeko asmoz. Bada, izena emateko epea asteazken honetan hasiko da, apirilaren 30ean, 10:00etan, eta maiatzaren 30eko 23:59an amaituko.
Bilboko Udalak jakinarazi duenez, izen-ematea www.bilbao.eus webgunean egingo da soilik, eta bertan kontsultatu ahal izango dira oinarriak ere. Bizkaian erroldatutako bakarlariak eta, gutxienez, partaideetako bat Bizkaian erroldatua duen edozein taldek hartu ahal izango du parte.
Erakusketa genero ugariri irekita egongo da aurten ere (metal, pop, rock, folk, rap, hip hop eta abar), jazza izan ezik. Aniztasuna sustatzen jarraitzeko asmoz, epaimahaiak bereziki baloratuko ditu emakumeen presentzia duten taldeak eta euskarazko abestiak aurkezten dituztenak.
Parte hartu ahal izateko, sareko inprimaki bat bete eta honako hauek erantsi beharko dira: lau abesti mp3 edo wav formatuan, taldearen edo artistaren argazki bat jpg, bmp edo png formatuetan, eta taldearen edo artistaren ibilbide musikala doc, docx edo pdf formatuan.
Aukeratutako taldeek zuzenean joko dute Bilborock aretoan Bilboko Aste Nagusian. Kontzertu bakoitzak 45 minutuko iraupena izango du (gehienez 50 minutu), eta gehienez bi bertsio edo moldaketa jo ahal izango dira saio bakoitzean.
Kazetari eta musika aditu profesionalek osatutako epaimahaiak 15 proposamen aukeratuko ditu, eta horiei Villasound 2025 lehiaketako Aste Nagusiaren Saria irabazten duen taldea gehituko zaie. Kontzertuak egunero izango dira, bi emanalditan: 20:00etan eta 21:00etan.
Temas
Más en Sociedad
-
El 45% de menores de entre 12 y 17 años sufre amenazas online y un 51% trata de reducir el uso de internet
-
Comienza este jueves en Italia el juicio contra Francesco Arcuri por presunto maltrato a sus hijos
-
Muere el conductor de una furgoneta al chocar contra una cosechadora en Tafalla
-
Barbie donará un euro por cada muñeca 'Fashionista' vendida en España para investigar sobre la diabetes