Fito & Fitipaldis taldeak bi kontzertu eskainiko ditu 2026ko urtarrilaren 9an eta 10ean Barakaldoko BECeko Bizkaia Arenan, 'Aullidos Tour' izeneko biraren baitan. Sarrerak apirilaren 29an jarriko dira salgai, 10:00etan, livenation.es, fitoyfitipaldis.com y ticketmaster.es webguneetan.
Fito Cabrales musikari bilbotarra buru duen taldeak jakinarazi duenez, 'El monte de los aullidos' disko berria grabatzen ari da gaur egun, estudioko zortzigarren lana izango dena, hain zuzen ere.
Bada, diskoa aurkezteko eta betiko arrakastak interpretatzeko 'Aullidos Tour' bira prestatu du taldeak, eta kontzertuak datorren azaroaren 22an hasiko dira, Santanderren, Espainiako Estatuko 28 hiri bisitatzeko 2026ko maiatzera arte
Bada, diskoa aurkezteko eta betiko arrakastak interpretatzeko 'Aullidos Tour' bira prestatu du taldeak, eta kontzertuak datorren azaroaren 22an hasiko dira, Santanderren, Espainiako Estatuko 28 hiri bisitatzeko 2026ko maiatzera arte.
Bira horren baitan BEC ere sartu du taldeak, 2026ko urtarrilaren 9an eta 10ean, eta Madrilekin batera bi kontzertu izango dituen leku bakarra izango da
Bira horren baitan BEC ere sartu du taldeak, 2026ko urtarrilaren 9an eta 10ean, eta Madrilekin batera bi kontzertu izango dituen leku bakarra izango da. Sarrerak apirilaren 29an jarriko dira salgai, 10:00etan, livenation.es, fitoyfitipaldis.com y ticketmaster.es webguneetan, eta antolatzaileek nabarmendu dute oso garrantzitsua dela bide ofizialetatik erostea, baliozkoak direla bermatzeko, azpimarratu dutenez.