Eroskik eta bere bezeroek 23 milioi euro bildu dituzte elkartasun kausetarako
Eroskik eta bere bezeroek 23 milioi euro bideratu zituzten 2024an 370.000 pertsona baino gehiagori laguntzeko 370 gizarte erakunderen bitartez, kooperatibaren Elkartasun Planean garatutako ekimenei esker.
Alejandro Martinez Berriochoa Eroskiko Osasun eta Iraunkortasuneko zuzendariak nabarmendu du Eroskik "gizarte bidezko eta solidario bat lortzen" lagundu nahi duela, eta konpromiso hori hasieratik dagoela jasota bere balio korporatiboetan".
Era berean, bezeroei eskerrak eman dizkie, "beste urte batez elkartasuna erakutsi baitiete kolektiborik behartsuenei eta denon artean laguntzeko ekimen guztietan parte hartu baitute".
Eroskiren Elkartasun Planeko ekimen nabarmenen artean elikagaiak biltzeko kanpaina dago, Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioarekin batera dendetan antolatua. Bada, 2024an, Eroskik eta bere bezeroek 2.000 tona janari baino gehiago eman zituzten dohaintzan Udaberriko Bilketan maiatzean eta Bilketa Handian azaroan, hau da, 1.269 familia urtebetez elikatzeko 4,6 milioi otordu baino gehiago. Bazterketa arriskuan den edo zailtasun ekonomikoan dagoen jendeari emateko baliatu zituzten.
Kopuru horrez gain, Eroskik 2.700 tona eman ditu Zero Zabor programaren bitartez, hau da, 11 milioi otordurekin 2.900 familia elikatzearen parekoa.
Era berean, Elkartasun Zentimoak programaren bitartez, bezeroek zentimo batzuk gehi ditzakete erosketa tiketean, eta kopuru hori unean-unean aktibo dagoen kausa sozialerako eman.
2024an, bezeroek ia 1,2 milioi euro eman zituzten, zortzi milioi dohaintza baino gehiagoren bitartez, zenbait proiektutan laguntzeko, besteak beste, haurrei, ingurumenari, minbizia dutenei, adinduei, bazterketa arriskuan direnei, desgaitasunak edo gaitz degeneratiboak dituztenei eta genero indarkeriaren biktimei. Ia 120.000 lagunek baino gehiagok jaso dute laguntza hori 61 gizarte erakunderen bitartez.
Eroskik honako kausa hauek hautatu ditu 2025ean Elkartasun Zentimoak programaren bitartez laguntzeko: haurrak edo minbizia dutenak, genero indarkeriaren biktimak, gaitz degeneratiboak edo arraroak dituztenak, desgaitasuna dutenak, egoera zaurgarrian diren familiak edo adinekoak, ingurumena eta etxerik ez duten animaliak.
Azkenik, Eroskik larrialdiko laguntza kanpaina puntual bat ere egin du 2024an: Valentzian danaren eraginekin kaltetu direnentzako laguntza kanpaina. Milioi erdi euro biltzea lortu zuen, eta Gurutze Gorriaren bitartez bideratu zien kaltetuei.
Temas
Más en Sociedad
-
Aste Nagusiko 38. Bilbao Metal Pop-Rock Erakusketan izena emateko epea maiatzaren 30ean amaituko da
-
Gorka Urbizuren kontzertuarekin hasiko da BBK-k Euskaraldia dela-eta antolatutako egitaraua
-
El juez aclara su auto y retira a Asencio el cargo de grabar los vídeos sexuales
-
Akziodun familiarrei buruzko jardunaldia izango da Bilbon maiatzaren 20an