UEUk 'ikerl(h)ari' podcastaren bigarren denboraldia estreinatu du
BIRA Produkzioak-en eta IN estudioaren laguntzarekin
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) ikerl(h)ari podcastaren bigarren denboraldia estreinatu du astelehen honetan, azaroaren 4an, iazko lehenengo denboraldiaren arrakasta ikusita, BIRA Produkzioak-en eta IN estudioaren laguntzarekin.
UEUk jakinareazi duenez, urteak daramatza ikertzaile gazteen ikusgarritasuna areagotu, elkarlana sustatu eta euskarazko produkzio zientifikoa bultzatzen, eta bide horretan egin ditu ehunka elkarrizketa, #Txiotesia lehiaketa, Ikergazte biltzarra, 'Barredromoa' eta 'Akademiatik plazara' bezalako ekitaldi dibulgatzaileak.
Bada, iaz ikerl(h)ari bideopodcasta abiatu eta ikertzaile aitzindariei buruzko dokumentalak argitaratu zituen, ikertzaile gazte euskaldunen ikusgarritasuna handitu eta beraien lana prestigiatzeko asmoz.
Orain, eta lehenengo denboraldiaren arrakasta ikusita, podcastaren bigarren denboraldia estreinatuko da astelehen honetan. Zehazki, lau bideopodcast grabatu dira, eta denboraldi honetan Eider Saragueta Hezkuntza Zientzien doktoreak eta UEUkideak egingo ditu aurkezle lanak.
Horrela, Dibulgazioa izeneko lehen podcastean, Aimar Erkiaga Erkiaga Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitatean doktoregaia, Ane Portillo Blanco Zientzien Hezkuntzan doktoregaia eta Josu Narbarte Hernandez Arkeologia doktorea bildu dira.
Etxetik mundura izeneko podcasta azaroaren 11n sareratuko da, eta Olatz Leturiaga Angoitia Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologian doktoregaiak, Gontzal Carrasco Cobo Kultura Ikasketetan doktoregaiak eta Pauline Guelle Zuzenbide Publikoan doktoreak parte hartuko dute.
Beste datu batzuk
Hirugarrenik, Generoa' podcastean izango dira Ione Zuloaga Muxika Aranzadi Zientzia Elkarteko historialaria, Uxue Diez-Guiral Hezkuntza Zientzietan doktorea, Sara Arruti Benito Zuzenbidean doktoregaia eta Uxue Fernandez Lasa Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan doktorea izango dira, azaroaren 18an.
Bukatzeko, azaroaren 25eko podcasta Herri-ikerketa izango da, eta Haritz Azurmendi Arrue Gizarte Zientzietan doktorea, Itsaso Larramendi Elexgarai arkitektoa (Tipi Kooperatiba) eta Marta Luxan Serrano Mugimendu Feministako kidea elkartuko ditu.
Azkenik, ikerketaren esparruan egindako lana ezagutarazi eta aitortzeko bi ikertzaile aitzindariren testigantzak jaso ditu UEUk dokumental labur bitan, UEUkideak biak: Lore Erriondo Korostola (azaroak 13) eta Jesus Mari Txurruka Argarate (azaroak 20).
Temas
Más en Sociedad
-
Urdaibaiko Esentziak ekimena egingo da larunbatean BBK Kliman, "planetaren zaintzarekin konektatzeko topaketa"
-
El Gobierno tilda la trata de mujeres de "esclavitud moderna"
-
ChatGPT crea una empresa valorada en 25.000 dólares a partir de 100 iniciales pero al final la hunde
-
Descartan que los detenidos por el homicidio de Bilbao pertenezcan a bandas