‘Polinizatzaileak greban’ erakusketa egongo da Atarian ikusgai irailaren 14tik urriaren 20ra
Larunbaterako sarbide libreko jai-giroko eguna antolatu dute eta erakusketaren inaugurazioa, hitzaldia eta ilustrazio-tailerra izango dira bertan
Salburuako Hezeguneen Interpretazio Zentroan egingo da Polinizatzaileak greban erakusketa irailaren 14tik, larunbatetik, urriaren 20ra arte. Erakusketak Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatutako #polenbila argazki-lehiaketara aurkeztutako polinizatzaileen argazki onenak biltzen ditu.
Bigarren urtez jarraian, erakunde horretako Entomologia sailak #polenbila kanpaina jarri zuen abian Vitoria-Gasteiz inguruan bizi diren polinizatzaileen itxura zein den jakiteko.
Aurtengo berritasun gisa, argazki horiek #polenbila argazki-lehiaketan parte hartzeko aukera izan dute. Lehiaketa horren helburua, hain zuzen ere, polinizatzaileak ikusgai jartzeko zeregin zail horretan herritarrek izandako parte-hartzea saritzea da.
“Horren guztiaren ondorioz, erakusketa hau prestatu ahal izan da. Bertan, bisitariek parke eta lorategietan gurekin batera bizi diren eta, askotan, oharkabean joaten diren bizilagun ñimiño hauen ezkutuko edertasuna ezagutzeko aukera izango dute. Gasteiztarrak erakusketa ikusgarri honetan barneratzera gonbidatu nahi ditugu”, adierazi du Eraztun Berdearen eta Biodibertsitatearen zinegotziak, Pascual Borjak.
Erakusketa larunbatetik, irailaren 14tik aurrera egongo da ikusgai Aztarna uzten duten abenturak jardunaldiaren baitan. Ekitaldiak 11:00etan hasiko dira, erakusketaren inaugurazioarekin eta lehiaketako sari-banaketarekin. Ondoren, 11:30ean, Aranzadi Zientzia Elkarteko Bea Díaz entomologoak eta Maddi Astigarraga ilustratzaile zientifikoak ‘Polinizarte’ hitzaldia eskaini eta, 12:00etatik 14:00ak bitartean, intsektuak ilustratzeko lantegia dinamizatuko dute elkarrekin.
“Lantegi honen bidez, hain ezagunak diren eta, aldi berean, horren ahaztuta izaten ditugun polinizatzaileengan jarri nahi dugu arreta, eta gogorarazi gure bizimoduak intsektu horiei arazo asko sortzen dizkiela: kimikoak, argi-kutsadura, klima-aldaketa, lore-soroen desagerpena… eta horrek, ironikoki, gure bizimoduan eragiten du. Hitz gutxitan esanda, ezagutzeko marraztea eta zaintzeko ezagutzea”, adierazi du Borjak.
Temas
Más en Sociedad
-
Cae una banda que ponía geolocalizadores en su marihuana para controlarla si se la robaban
-
El acusado de la muerte del niño de Garrucha dice que murió en un "ritual de sanación"
-
Estos son los alimentos básicos que más se han encarecido en diciembre
-
Sanidad cede ante la jornada de 35 horas de los sanitarios