Síguenos en redes sociales:

EAEk 926 langabe gehiago izan ditu martxoan eta guztira 111.471 daude

EAEk 926 langabe gehiago izan ditu martxoan eta guztira 111.471 daudeEuropa Press

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 926 langabe gehiago zenbatetsi dira martxoan, hau da, aurreko hilean baino %0,84 gehiago, eta orotara 111.471 daude, 2023ko martxoan baino 2.279 gehiago (+%2,09), Lanbide euskal enplegu zerbitzuan erregistratutako datuen arabera.

Sexuen arabera, emakumezko 64.253 eta gizonezko 47.218 langabe daude, hots, otsailean baino 422 (+0,66) eta 504 (+%1,08) gehiago eta duela urtebete baino 1.258 (+2,00) eta 1.021 (+2,21) gehiago, hurrenez hurren.

Adinari erreparatuta, 30 urtetik beherako 18.714 langabe daude, hau da, aurreko hilean baino 531 gehiago (+%2,92) eta joan den urteko martxoan baino 1.317 gehiago (+%7,57); 30 eta 44 urte bitarteko langabeak 32.185 dira, otsailean baino 325 gehiago (+%1,02) eta 2023ko martxoan baino 122 gehiago (+%0,38), eta 45 urtetik gorakoak 60.572, aurreko hilean baino 70 gehiago (+%0,12) eta iaz baino 840 gehiago (+%1,41).

Sektoreka, zerbitzuetan 78.294 langabe daude, otsailean baino 582 gehiago (+%0,75) eta 2023ko martxoan baino 1.750 gehiago (+%2,29); aurreko enplegurik gabeko kolektiboan 14.367 langabe zenbatetsi dira, aurreko hilean baino 297 gehiago (+%2,11) eta iaz baino 818 gehiago (+%6,04); industrian 10.449 langabe daude, otsailean baino 65 gutxiago (-%0,62) eta 2023an baino 333 gutxiago (-%3,09); eraikuntzan 6.260 langabe zenbatetsi dira martxoan, aurreko hilean baino 116 gehiago (+%1,89) eta 2023an baino 10 gutxiago (-%0,16); nekazaritza eta arrantzan 2.101 langabe daude, otsailean baino 4 gutxiago (-%0,19) eta iaz baino 54 gehiago (+%2,64).

Lurralde historiko bakoitza kontuan hartuta, Araban 18.867 langabe daude, aurreko hilean baino 35 gutxiago (-%0,19) eta 2023ko martxoan baino 499 gutxiago (-%2,58); Bizkaian 62.905 langabe zenbatetsi dira, otsailean baino 427 gehiago (+%0,68) eta iaz baino 1.509 gehiago (+%2,46); azkenik, Gipuzkoan 29.699 langabe daude guztira, aurreko hilean baino 534 gehiago (+%1,83) eta 2023an baino 1.269 gehiago (+%4,46).

Azkenik, kontratazioari dagokionez, martxoan 55.504 kontratu berri sinatu dira EAEn, eta horietatik 13.664 mugagabeak izan dira, hau da, ia lautik bat.