Ostiraletik aurrera, Europa Jauregian ‘Kirol Mitoak’ erakusketa egongo da ikusgai
Besteak beste, Vettelek erabilitako 1F, Usain Boltek podium olinpikoan jantzita zuen elastikoa eta 2022an munduko 1. postua lortu zuenean Jon Rahmek zuen putt-a egongo dira ikusgai
Europa Kongresu Jauregiko Green Aretoan egongo da ikusgai otsailaren 9tik 25era bitarteKirol Mitoak erakusketa. Horri esker, bertaratzen direnek, doan, Estatuko eta nazioarteko kirol arloko izarren 200 objektu baino gehiagoz gozatzeko aukera izango dute. Objektu horiek beren ibilbidean arrakastak lortzeko erabili zituztenak dira.
Erakusketa Udaleko Kirol Zerbitzuak antolatu du Museo del Deporte museoko funtsekin eta era askotako objektuak ikusi ahal izango dira: Ferrariren 1 Formula auto bat, Espainia bisitatu duten hiru zuzi olinpikoak, Miguel Indurainek Frantziako Tourrean erabili zuen Banestoko maillota edo Usain Boltek 2016ko Ríoko Joko Olinpikoetan urrezko domina eskuratzeko erabili zituen zapatilak, besteak beste.
Kiroletako zinegotzia, Ana López de Uralde, “pozik” agertu da “herritarrek kirola eta kultura batzen dituen ekimenaz gozatzeko aukera izango dutelako. Erakusketa dagoeneko Espainiako ia 50 hiritan egon da ikusgai 2016tik”. López de Uralderen ustez, “aukera paregabea da adin guztietako pertsonek tokiko, Estatuko eta nazioarteko kirolaren historiako mugarriak ezagutu eta gogora ekar ditzaten”.
Bestalde, Alfonso Noáinek, Museo del Deporte museoko zuzendariak, aurreratu duenez, erakusketa “kirola jendetza biltzen duen aparteko fenomeno bihurtu duen hori guztia omentzeko, oroitzeko eta goraipatzeko gunea izango da”.
17 egunez, Europa Jauregia kirola maite dutenentzako ‘santutegi’ bihurtuko da. Futbolari dagokionez, adibidez, izar handien objektuak bilduko ditu: Alexia Putellas, Leo Messi, Cristiano Ronaldo, Neymar Jr., Mbappe edo Haaland, adibidez. Besteak beste, 1986an Mexikon jokatu zen Mundu Txapelketako Maradonaren kamiseta egongo da ikusgai. Bestalde, Andrés Iniestak Hegoafrikako Mundu Txapelketan jantzi zituen elastikoa eta botetako bat ere ikusgai egongo dira. Hantxe sartu zuen Iniestak Espainia txapeldun bihurtu zuen gola. Bestalde, Espainiak 1983an Maltaren aurka jokatu zuen partidako 12-1 emaitza historikoan Juan Señorrek jantzita izan zituen botetako bat.
Temas
Más en Sociedad
-
Ikerbasqueko 200dik gora ikertzaile elkartu dira Donostian elkarlana sustatzeko
-
Muere una persona por golpe de calor en una residencia de Bizkaia
-
Vivienda exige a Idealista retirar anuncios de VPO con “sobreprecio encubierto”
-
El PNV pide a Rego crear en Euskadi juzgados especializados para menores víctimas de violencia