Gasteizko Udalak, Ecovidriorekin eta Ecoembesekin elkarlanean, bigarren urtez, Birziklatu! kanpaina jarri du martxan etxean eta eguneroko bizitzan birziklatzeak duen garrantziaren inguruan hiriko gazteak kontzientziatzeko. “Ekimen hau eskola-komunitateari bideratuta dago, bereziki curriculumaren gerturatzea edo tokiko proiektuetan duen partaidetza direla eta kolektibo horrek eguneroko ingurumen-alderdiekiko duen lotura aintzat hartuta.
Eta, gainera, jatorrian hondakinak bereizteak eta behar bezala birziklatzeak duen garrantziaren inguruan beren familietan bozgorailu lana egiteko gaitasuna dute”, azaldu du Ingurumen zinegotziak, Pascual Borjak.
Otsailaren 12an, astelehenean, egingo dituzte programa honetako lehen saioak eta martxoaren 22ra arte iraungo dute. Aurtengo edizioan, Gasteizko Bigarren mailako Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako 20 zentrok parte hartuko dute, eta 16 eta 18 urte arteko 1.840 neska-mutilengana iritsiko dira gutxi gorabehera, 85 ikasgelatan banatuta. “Bigarren edizio honetako datuek agerian utzi dute hondakinak behar bezala bereizteko eta birziklatzeko mezua zabalduta dagoela. Kanpaina 1.840 ikasleri zuzenduta dago eta iaz baino % 16 gehiago izango dira. Gainera, ikasgela kopurua % 9 handitu da eta aurten 85 izango dira (lehen edizioan, aldiz, 77 ziren)”, zehaztu du Pascual Borjak.
Ekimenaren helburuak dira hiriko hondakinekin lotutako ezagutzak handitzea, hondakinen hierarkia hau azpimarratuta: murrizketa eta birziklapena. Ekimenarekin bat egin duten ikastetxeetako ikasgeletan egingo diren saioen bidez, “etxean sortzen ditugun hondakinekin lotuta pertsona bakoitzak duen erantzukizuna eta garrantzia azpimarratuko ditugu, arazoa konpontzeko konpromiso pertsonala gure gain hartzeko dugun beharraren inguruko sentsibilizazioa sortuz eta kanpainan parte hartuko dutenak estimulatuz. Horren guztiaren bidez, jokabide-aldaketa sortu nahi da eta, horrekin, sortzen ditugun hondakinak gutxitu eta behar bezala bereizi”, zehaztu du Ingurumen Kudeaketaren zinegotziak.