Gasteizko Udalak Eusko Jaurlaritzarekin duen lankidetza berritu du 2024-2025 ikasturteko udalerriko ikastetxe publikoetako eta pribatu-itunpekoetako matrikulazioarekin lotuta. Harreman hori 2019an sortu zen Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hezkuntza arloko elkarbizitzaren eta ekitatearen inguruan sinatutako lankidetzarako esparru-hitzarmenaren baitan.

Elkarlan horri esker, familiek matrikulazio-prozesuari buruzko informazioa eskura dezakete ikastetxeetan eta Udalaren Hiritarren Arretarako Bulegoetan. Matrikulazioa bulego horietan egin ezingo den arren, familiek onarpen-eskaera bideratzeko beharrezko informazio guztia eskuratu ahal izango dute. Horretarako epea otsailaren 7an hasi eta 23an amaituko da (bi egunak barne).

Zehatzago esanda, herritarrentzat erabilgarri egongo dira gizarte-etxeetako eta San Antonio kaleko Herritarren Arretarako Bulegoak ordutegi hauetan:

Gizarte-etxeetako Herritarren Arretarako Bulegoak, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 20:00etara. Aurrez hitzordua hartu behar da.

San Antonio kaleko Herritarren Arretarako Bulegoa, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 15:30era. Aurrez hitzordua hartu behar da.

San Antonioko bulegoak, gainera, entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzako bideointerpretazioko zerbitzua eskaintzen du.

Honako hauek dira matrikulazio-prozesuaren epeak:

Eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea: otsailaren 7tik 23ra.

Eskaerak aurkezteko epea: otsailaren 23ra artekoa.

Eskatzaileen zerrenda argitaratzeko epea: martxoak 12. kontsulta egiteko eta erreklamazioak aurkezteko epea: martxoaren 21era artekoa.

Onarpen-prozesua hasteko epea: martxoak 12.

Behin-behineko zerrendak aurkezteko epea: martxoak 26. kontsulta egiteko epea: apirilaren 10era artekoa.

Behin-behineko zerrendekin lotutako erreklamazioak ikastetxeko eskola-kontseiluaren aurrean aurkezteko epea: apirilaren 10era artekoa.

Eskaera atzera botatzeko epea: apirilaren 10era artekoa.

Behin betiko zerrendak aurkezteko epea: apirilak 26. kontsulta egiteko epea: maiatzaren 30era artekoa.

Esleitutako plazen zerrendak argitaratzeko epea: apirilak 29.

Behin betiko zerrendekin lotuta, gora jotzeko errekurtsoetarako epea: maiatzaren 30era artekoa.

Familiek edo tutoreek (pertsonak edo erakundeak) bi modu hauetakoren baten bidez aurkeztu ahal izango dituzte matrikulazio-eskaera eta dokumentazioa:

Online, Eusko Jaurlaritzaren “Ikasgunea” atariaren (https://ikasgunea.euskadi.eus) bidez otsailaren 7tik otsailaren 23ko 00:00ak arte (aplikazioak une horretan aktibo egoteari utziko dio).

Lehen postuan aukeratutako ikastetxeko idazkaritzan, idazkaritzako ordutegi barruan, otsailaren 7tik hilaren 23ra arte (bi egunak barne).