Emakumeek berdintasunaren alde
Emakundek positibotzat jo du Jaizkibeli Udalak lehenbizikoz harrera egitea eta emakumeek berdintasunean parte har dezaten urratsak ematen jarraitzeko eskatu du
Emakundeko zuzendari Miren Elgarresta eta idazkari nagusi Josune Irabien Hondarribian izan dira aste honetan Jaizkibel konpainiari eta bertan emakumeek berdintasunean parte-hartzeko aldarriari babesa emateko.
Gainontzeko erakundeekin batera Santa Maria Parrokiaren eskaileretan konpainia berdinzaleari harrera egin dion Elgarrestak azpimarratu du urte gehiegi geldirik daraman gatazka desblokeatzeko aurten egiten ari diren keinuen garrantzia, eta, ildo horretan, positibotzat jo du "lehen aldiz Jaizkibel herriko korporazioak hartzea".
Emakundeko zuzendariaren ustez, "agertoki berri bat irekitzen ari da", eta espero du "keinu berritzaile hori Hondarribiko jaietan emakumeek berdintasunez parte hartzea bermatzeko urratsak ematen jarraitzeko motor bihurtzea". Elkarrizketarako gune eta zubiak irekitzen dituzten keinu guztiak baloratzen ditu Emakundek, eta, uste du harrera instituzionalarekin "Jaizkibel konpainiari eta emakumeek festan berdintasunez parte hartzearen aldeko aldarrikapenari aitortza" egiten zaiola.
Emakunde Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da, berdintasunerako politikak diseinatu, bultzatu, haien inguruan aholkatu, koordinatu eta ebaluatzen dituena, bai eta gizartea sentsibilizatzen duena ere, EAEko emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorra lortzeko xedez.
Erakundeak bi jardute arlo nagusi ditu: alde batetik, administrazio publikoekin burututako lana, berdintasunaren aldeko egiturak sendotzeko eta politika publikoetan generoaren ikuspegia txertatzeko neurriak martxan jar daitezen bultzatzekoa; bestetik, gizartearekin oro har egiten duen lana, emakumeen ahalduntzea bultzatuz, enpresetan berdintasuna egotea sustatuz, emakumeekiko indarkeria prebenitzeko neurriak hartuz, diskriminazio kasuetan aholkularitza eta defentsa eskainiz, bai eta gizartea berdintasunaren alde sentsibilizatuz ere.
Temas
Más en Sociedad
-
"Mucha gente sigue sin saber que tiene opciones distintas al juzgado para resolver sus conflictos"
-
Unicef alerta del rápido aumento del uso de IA entre menores y pide más protección
-
Barakaldoko Udalak (Bizkaia) ibilbide gidatuak eskainiko ditu itsasadarrean uztailean eta irailean
-
Aragón activa la UME por un incendio forestal declarado en Leciñena, a menos de 40 kilómetros de Zaragoza