Datorren igandean, irailak 10, KorrELAren II. edizioari emango zaio hasiera Arka plazan. Proiektu solidario hori ADELA ARABA elkarteak sortu zuen, alboko esklerosi amiotrofikoa ikusarazteko, haren inguruan sentsibilizatzeko eta gaixoen eta haien familien beharrei erantzuteko dirubilketa sustatzeko.
Prentsaurrekoan aurkeztu dute Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak, Ana Rosa López de Uralde Kirol eta Osasuneko zinegotziak, Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazioko zuzendariak, Kepa Koldo Ortiz de Urbina Laboral Kutxako Gizarte Ekintzako arduradunak, eta Sara Calvo ADELA Arabako lehendakariak.
Probak lau modalitate ditu: bi karrera (10 eta 5 km), ibilaldi bat eta dortsal solidarioa eskuratzeko aukera.
Lehenengo 700 izen-emateek KorrELA 2023 edizioko kamiseta bat jasoko dute, eta egun berean emango da, lasterketaren aurretik.
Nola parte hartu: Esteka honetan izena emanda: https://linktr.ee/CorrELA, edo federazioaren web orrira sartuta (https://adelaeuskalherria.com/), eta handik dagokion plataformara bideratuko da.
Jardunaldi honek hainbat helburu ditu. Baina, bereziki, bat, Alboko Esklerosi Amiotrofikoari buruz ikusaraztea eta sentsibilizatzea, gaixoen eta haien familien eskubideak aldarrikatzen lagunduz; Arabako herritarrak integratuko dituzten ekintza komunitarioak sustatzea; guztien parte-hartzea eta presentzia ahalbidetuko duten espazio eta jarduera inklusiboak diseinatzea, sektore eta eragile desberdinen arteko lankidetza sustatzea, ELAko gaixoentzako eta haien familientzako justizia sozialeko helburu komun baten alde; eta gaixotasunaren kostu ekonomikoa arintzen laguntzea, gaixoentzako eta haien familientzako arreta-zerbitzuak artikulatuz.