Síguenos en redes sociales:

Zaramagak aurrera egin du bere proiektuetan

Zaramaga berroneratzeko prozesuan aurrera doa, birgaitze-obrak gauzatzeko proiektuak eginda

Zaramagak aurrera egin du bere proiektuetanUtzita

Astelehen honetan, irailaren 4an, amaituko da talde teknikoak Zaramaga auzoko eraikinen birgaitze integraleko prozesuan parte hartzeko lehiaketara aurkezteko epea.

Aukeratutako talde teknikoek 8 aste izango dituzte irailean Birgaitze Proiektua egiteko. Ekipo horiek arduratuko dira, gero, obren zuzendaritza fakultatiboaz.

Eraikinak 10 lotetan banatuta daude, tipologiaren arabera, eta 498 etxebizitza hartzen dituzten 32 jabe-erkidego biltzen dituzte (28 etxebizitza biltzen dituzten beste 3 erkidego ere atxiki dira eta proiektua egina dute).

Eskaintzak egiten dituzten pertsonek, nahi adina eskabide aurkez ditzakete, dagokion kontratazio-pleguan ezarritako baldintzen arabera, eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute irailaren 4ko (astelehena) 12:00ak arte, Iparralde Gizarte Etxean dagoen Hurbileko bulego tekniko eta kudeaketa-bulegoan.

Proiektua egin ostean, jabeek azaroaren 30era arteko epea izango dute 2023-2025 ekitaldirako Zaramaga auzoa berroneratzeko proiektuan jasotako bizitoki-eraikinen birgaitze sakona egiteko laguntzen emakidarekin lotutako oinarrietako dirulaguntzak eskatzeko.

Dirulaguntzaren gehieneko ehunekoa dagozkion lanak egin ostean eraikinek lor dezaketen energia-aurrezkiaren mende egongo da. Hala, etxebizitza bakoitzeko dirulaguntza obra-kostuaren % 40 eta % 70 artekoa izango da, eta horretarako gehieneko zenbatekoa 15.140 euro (energia-aurrezkia % 30 eta % 45 artekoa denean) eta 35.000 euro artekoa (energia-aurrezkia % 60koa edo gehiagokoa denean).

Gainera, oinarriek zaurgarritasun ekonomikoko egoeran dauden pertsona fisikoentzako edo bizikidetzarako unitateentzako laguntza osagarriak emateko aukera ere jasotzen dute. Horientzat, eraikinen energia-aurrezkiaz gain, haien sarrerak 25.000 euro baino gutxiagokoak izatea hartuko da kontuan.

Hala, Laguntzak 50.000 euro artekoak izan daitezke energia-aurrezkia % 60koa edo gehiagokoa balitz eta pertsona fisikoaren edo bizikidetza-unitatearen diru-sarrerak 15.000 euro baino gutxiagokoak balira.

Zaurgarritasun-egoera guztietan, birgaitu beharreko etxebizitza ohiko etxebizitza izatea eskatzen da.