2023-2024 ikasturtea urtero bezala hasten da, indar handiz, kulturari dagokionez behintzat, lurraldean oso finkatuta dauden bi ekitaldirekin: Antzinako Musikaren Astea eta MagialdiAraba. Lurralde osora magia eta musika eramango dituzte 30 jarduera baino gehiagorekin, bi ekitaldiak batuta.
Zehazkiago, Arabako Antzinako Musikaren Astearen 41. edizioan, irailaren 1etik 10era bitartean, 14 kontzertu, txikientzako hiru jarduera, bi hitzaldi eta proiekzio bat emango dira, "Hitzetik eraikitzen" lemaren pean, eta gure lurraldeko 10 herritatik igaroko da. Juan Anchieta antzinako musikaren euskal konpositorerik garrantzitsuena omentzen du edizio honek, haren heriotzaren 500. urteurrenean.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, horren inguruko informazio gehiago esteka honetan aurkitu daiteke, Aldundiatik gogorarazi dutenez: https://ama-sma.kulturaraba.eus/es/inicio.
MagialdiAraba, berriz, bere IX. ediziora heldu da, eta gure lurraldeko 15 herritara ilusioa eramango du, irailaren 3tik urriaren 21era bitartean. Magialdiak berriro ere trebakuntza, sorkuntza eta zabalkundea bateratuko ditu eta, Gasteizko XXXV. Magialdiaren atarikoa ez ezik, haren amaiera ere izango da, formatua aldatu baita, 17 egun jarraituko jaialdi bihurtuta, hiriburuko jaialdiaren aurretik eta ondoren.
Informazio gehiago: www.magialdia.com.
"Guztira, bi ekitaldiak baturik, 30 jarduera baino gehiago lurraldeko 25 herritan, 2023-2024 ikasturtean, non kultura berriz ere oso presente egongo baita gure bizitzetan. Kultura-programazio berritua, erakargarria eta kalitatezkoa", adierazi du Ana del Val diputatuak.