
Heriotza kopuruak % 3,3 egin zuen behera Euskadin
2022an, % 4,7 egin zuten gora, 2021aren aldean, eta COVID-19aren ondoriozkoek ere % 1,8 egin zuten gora

2022ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 5.908 heriotza izan ziren, aurreko urteko aldi berean baino % 3,3 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Hiruhileko horretan, aurreko urteko hiruhileko berean baino 203 heriotza gutxiago izan ziren, eta 2010-2019 aldiko batez bestekoan baino 651 gehiago.
Lurraldeen arabera, Gipuzkoa nabarmentzen da; izan ere, hiruhileko horretan, heriotza kopuruaren jaitsiera % 4,5ekoa izan zen, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean; Araban, jaitsiera % 3,1ekoa izan zen, eta Bizkaian, % 2,6koa. Sexuen arabera, 2.995 emakume eta 2.913 gizon hil ziren; alegia, emakumeetan % 3,6ko jaitsiera izan zen eta, gizonetan, % 3koa.
Hiruhileko horretan izan ziren heriotzen artean, 11 urtebetetik beherakoak izan ziren eta 94, ehun urtetik gorakoak.
Heriotza-kausa nagusiak tumoreak eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren, 1.626 eta 1.379 heriotza eragin baitzituzten, hurrenez hurren; hala, bada, bien artean heriotzen % 50,8 kontzentratu zuten. Hirugarren heriotza-kausa arnas sistema izan zen, 459 kasu izan baitzituen (% 7,8). Nerbio- eta digestio-sistemen kausek eragindako heriotzak % 6,8 eta % 4,8 izan ziren, hurrenez hurren.
Heriotzen motiboak desberdina izaten jarraitzen du, sexuaren arabera; izan ere, gizonen artean, tumoreak izan ziren heriotza-kausa nagusia (% 33,3) eta, bigarrena, zirkulazio-sistemako gaixotasunak (% 21,5). Emakumeen artean, kontrara gertatu zen: kausa nagusia zirkulazio-sistemaren gaixotasunak izan ziren (% 25,2) eta, ondoren, tumoreak (% 21,9).
Temas
Más en Sociedad
-
El cine declara la guerra a la inteligencia artificial: llega la primera gran demanda
-
El detenido de A Coruña estaba pendiente de una orden de alejamiento sobre la víctima
-
Tres detenidos por agredir a un 'youtuber' que se dedica a difundir vídeos atacando a inmigrantes
-
Pedrosa defiende el desarrollo de la lengua escolar para "la equidad" y el éxito educativo