Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Bizkaiko Jakin-Mina hitzaldi zikloaren amaiera ekitaldian parte hartu du gaur goizean, Bilbon. Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiak antolatzen du ziklo hau, DBHko 4. mailako ikasleei zuzenduta.

Deustuko Unibertsitatean burutu den ekitaldian parte hartzaile izan dira, sailburuarekin batera, José María Guibert unibertsitate honetako errektorea, Sonia Gaztanbide Jakiundekoko akademikoa, eta Leire Jaureguibeitia Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendari nagusia.

Ekitaldiaren irekieraren ondoren, aurten hitzaldietan parte hartu duten ikasle bizkaitarrek euren ziurtagiriak jaso dituzte. Ikasle hauek, halaber, Bilboko Arte Ederren Museoko Lagunen txartela ere eskuratu dute, urte beterako. 2022-2023 ikasturtean Jakin-Mina zikloak 35 hitzaldi eskaini ditu guztira, eta DBHko 4. mailako 279 ikaslek hartu dute parte (22 Arabakoak, 134 Bizkaikoak eta 123 Gipuzkoakoak), hiru lurralde historikoetako 49 ikastetxetakoak.

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Bizkaiko Jakin-Mina hitzaldi zikloaren amaiera ekitaldian parte hartu du gaur goizean, Bilbon. Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiak antolatzen du ziklo hau, DBHko 4. mailako ikasleei zuzenduta.

Ekitaldian hitza hartu duelarik, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak “opari” hitzarekin deskribatu du gazteek ikasturte honetan Jakiunderen eskutik jaso dutena, eta eskerrak eman dizkio erakunde horri Jakin-Mina programarekin egiten duen ahaleginagatik. Ildo horretan, programak duen balio edo ezaugarririk nagusiena ere azpimarratu du: “ikastea eta jakitea, ikasteko plazer hutsagatik; ez azterketa bat gainditzeko”, hortxe dago sailburuaren esanetan hitzaldi-ziklo honen balioa.

Era berean, Jakiundek DBH-ko ikasleei proposatzen dizkien gaien aniztasuna ere hizpide izan du Bildarratzek, eta horretarako hizlaririk onenak aukeratzeak duen garrantzia nabarmendu du. “Ikasleengan interesa sortzeko helburu horretan, bada gaia bera bezain garrantzitsua den beste elementu bat: hizlaririk onenak aukeratu behar dira. Hizlarien maila altu horrek ikasleei igorriko zaien edukiaren kalitatea bermatzen du”, azaldu du, eta aurten berriro ere Jakiundek mailarik goreneko ikertzaile eta hizlariak hautatu izana txalotu du. Amaitzeko, “jakintzak libre egiten gaitu, ez ahaztu inoiz. Eta askatasun horrek asko balio du” esanaz zuzendu zaie bertaratu diren ikasleei.