Ertzaintzak Lituaniako Poliziaren ordezkaritzaren bisita jasoko du Erandioko Polizia Zentroko instalazioetan
Lituaniako Polizia egun hauetan polizia-truke bat egiten ari da Ertzaintzarekin
Gaur, asteartea, maiatzak 16, eta osteguna, maiatzak 18, bitartean, Lituaniako Poliziaren ordezkaritzak truke bat egingo du Ertzaintzarekin, euskal poliziaren egitura, antolaketa eta eginkizunak ezagutzeko. Gaurtik hasita Ertzaintzaren Erandioko instalazio nagusiak bisitatuko dituzten ordezkariak dira: Aušrą Dovydėnienę, Lituaniako Arlo Kriminaleko Poliziaren Bulegoko Jardueren Koordinazio Batzordeko aholkularia; Reda Preikšienė, Lituaniako Arlo Kriminaleko Poliziaren Bulegoko Jardueren Kontrol eta Koordinazio Batzordeko Koordinazioko eta Kontroleko burua; eta Valdas Klišauskas, Lituaniako Arlo Kriminaleko Poliziaren Bulegoko Jardueren Koordinazio eta Kontrol Batzordeko Inteligentzia Kriminalaren Koordinazio eta Kontrol Unitateko burua.
Lituaniako ordezkaritzak gaur, asteartea, aurrez aurre jasoko du Ertzaintzako sekzio nagusiei buruzko informazioa, Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Burutzak lagunduta. Besteak beste, informazio-teknologien arloko delituen, delitu ekonomikoen, ondarearen aurkakoen eta krimen antolatuaren, pertsonen, ingurumenaren eta urbanismoaren aurkako delituen eta trafiko-istripuak berreraikitzeko sekzioak ezagutuko dituzte.
Bihar, asteazkena, lankidetza eta koordinazio polizial eta judizialeko gaiak landuko dituzte, bai eta ikerketako pertsonalaren formakuntzari eta Inteligentzia Bulego Nagusiari buruzkoak ere.
Ostegunean, azkeneko egunean, Ertzaintzaren Polizia Zientifikoa eta honek Erandioko basean dituen sailak eta laborategiak bisitatuko dituzte.
Temas
Más en Sociedad
-
Cuatro personas de la misma familia mueren en un accidente de tráfico en Palencia
-
En libertad provisional el trabajador que provocó el incendio de La Bisbal con una radial
-
Se registran 153 muertes atribuibles al calor en los cuatro primeros días de julio, casi un 60% menos que en 2025
-
Bizkaiko Aldundiak 120.000 euro bideratuko ditu gazteen aisialdi hezitzailearen koordinazio egiturak indartzera