Síguenos en redes sociales:

Nola berma daiteke Euskadiren etorkizuna?

Belaunaldi-errelebuarekin, Eusko Jaurlaritzaren iritziz

Nola berma daiteke Euskadiren etorkizuna?Jose Ignacio Unanue-Irekia

Belaunaldi berriek funtsezko zeregina dute etorkizuneko eremu guztietarako. Hori dela eta,Eusko Jaurlaritzak tresna berriak diseinatuko ditu lehen sektorea gaztetzeko eta 21. mendeko erronkei aurre egiteko. Erronka horiek dira, besteak beste, jasangarritasuna, klima-aldaketa, elikagaien xahuketa, gainpopulazioa, lehengaiekiko mendekotasuna, besteak beste.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Orozek, San Isidro eguna dela eta, bisita egin dute Gipuzkoako Hondarribia udalerrian dagoen Mugarrieta ustiategira.

Bisitan, nekazaritzako elikagaien Euskadiko ereduaren aldeko alegatua egin nahi izan du sailburuak, familia-nekazaritzan oinarritua. Honako hau adierazi du: “eredu jasangarria da, ingurumenarekiko errespetuzkoa, ingurua zaintzen duena eta horretaz arduratzen dena; horregatik, funtsezkoa da lurraldea kudeatzeko. Familia-nekazaritzak tokiko produktu osasungarriak eta kalitatezkoak hornitzen ditu eta lurralde-oreka mantentzen laguntzen du.”

Mundu globalizatu honetan, lehen sektoreak zenbait erronkari aurre egin behar die Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) esparruan: jasangarritasuna, klima-aldaketa, elikagaien xahuketa, gainpopulazioa, lehengaiekiko mendekotasuna, etab. Tapiak honako hau nabarmendu du: “erronka horiei ekonomiaren sektore guztietatik erantzun beharko zaie, bai eta lehen sektoretik ere; horregatik, tresna berriak behar ditugu lehen sektorea gaztetu eta XXI. mendeko erronkei aurre egiteko. Ekintzailetza sustatu eta programa berriak bultzatu behar ditugu, hala nola GAZTENEK BERRI eta ON EKIN”.

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek, Mondragon Unibertsitatearen laguntza pedagogikoarekin, lehen sektoreko gazteentzako enpresa-kudeaketako, digitalizazioko eta berrikuntzako prestakuntza antolatu dute, GAZTENEK BERRI izenekoa. Horrela, jarraipena eman zaio GAZTENEK programari. Horri esker, 2004tik, 919 gaztek gauzatu ahal izan dituzte lehen sektoreko euren enpresa-proiektuak. Horietatik, 325 emakumeak dira eta 594 gizonak, eta adin-tartea 25 eta 40 urte artekoa da. Azken datuen arabera, Euskadin 15.487 ustiategi daude erroldatuta, eta horietatik 11.249 abeltzaintzako ustiategiak dira.