Vital Fundazioa Kulturunean aurkeztu dute 'Jardín Remoto Experience' Egile Argazkigintzaren I. Sinposio Nazionala. Sinposio hori Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian izango da, ekainaren 9, 10 eta 11n. Ekitaldia FotoGasteiz/Fotokalea eskolak, Kikute elkarteak (Arabaclick) eta Vital Fundazioak antolatu dute, Vitoria-Gasteizko Udalaren laguntzarekin.
Aurkezpena Gustavo Bravo sinposioko eta FotoGasteiz/Fotokalea eskolako zuzendariak, Sandra Remón Jardín Remotoko koordinatzaileak, Iñigo Antia Arabaclickeko koordinatzaileak eta Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazioko zuzendariak egin dute.
‘Argazkigintzaren metabertsoa/El metaverso de la fotografía' lelopean,'Jardin Remoto Experience’ ekitaldien urteko egutegi baten parte da. Ekitaldi horiek guztiek Arabaclick dute erkide; izan ere, Lurraldeko argazkigintzarako grina sustatzen duten eskola nagusien arteko ekintza koordinatua bideratzen du.
Hitzaldietan estatuko bederatzi argazkilari nabarmenek hartuko dute parte, eta gai ezberdinak jorratuko dituzte: María Azkarate (Arkitektura eta irudikapen soziala); Ainhoa Resano (Familia albuma eta memoria kolektiboa); Laura Silleras (Argazki dokumentala eta erretratuzkoa); Irene Zottola (Argazkien esku-hartzea eta narratiba berriak); Tono Arias (Jai tradizionalak eta argazki garaikidea); Pascual Arnal (Irudiari buruzko narratiba bisuala eta poetikoa); Eduardo Nave (Espazioa, hondamendia eta memoria); David Jiménez (Argazki irudiaren mugak); eta Vari Caramés (Irudia eta sentsibilitatea).
Hitzaldiak Europa Biltzar Jauregiko Francisco de Vitoria auditorioan egingo dira.
Parte hartzeko bi modu daude: online eta aurrez aurre. Online aukerak 85 euroko prezioa du eta streaming bidez ikus daitezke edukiak, 365 egunez, edonon. Aurrez aurreko aukerak 75 euroko prezioa du (95 euro, edukiak urte osoan eskura izateko), eta horiei networking-lunch aukera gehitzen zaie, hizlariekin are gehiago konektatzeko. Gainera, gazte txartela duten ikasleek tarifa murriztuak izango dituzte (kontsulta ezazu antolatzaileekin info@jardinremoto.net helbidean).